Kai Gane

Koordenatuak: 43°19′37″N 3°00′58″W / 43.327025°N 3.016075°W / 43.327025; -3.016075
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kai Gane
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGetxo
Koordenatuak43°19′37″N 3°00′58″W / 43.327025°N 3.016075°W / 43.327025; -3.016075
Map
Arkitektura
ArkitektoaSeverino Atxukarro
Manuel María Smith
Ondarea
EJren ondarea36

Kai Gane Getxo udalerriko Areeta Auzoan kokatzen da. Barria 25 kalean konkretuki. Interes eta antzinatasun handiko eraikina da, baita hemeretzigarren mendeko azken hiribildu handietako bat ere. Areetako Kaiko eremu honetan, hiribilduak nagusi ziren garai hartan.[1]

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Severino Atxukarrok 1889. urtearen inguruan egindako udaldirako hiribildu originala da. Manuel María Smithek zenbait aldaketa egin zituen Europako iparraldeko etxeen antza zuen obra pintoresko honetan, eta 1907. urtean behin betiko etxe bihurtu zuen. Aldaketa horiek, fatxada nagusiaren dorrearen gorputzean egin zituen batez ere, eta Old- English estilotik zenbait apaingarri ere hartu zituen. Hala ere, Gerra Zibilaren ondoren zenbait erreforma egin zituzten (Eugenio Aguinagak handiena egin zuen), eta dekorazioa sinplifikatu zuten. Horrela, gaur egungo bistako adreilua jarri zuten.

Etxea udaldirako egoitza moduan eraiki zuten Fernando Zabalburu Ybarrarentzat. Bizkaiko antzinako ahaldun nagusiaren (Juan Francisco Ramón Zabalburu Murga) eta Concepción Ybarra Gutiérrez de Cabiedes bere emaztearen semea zen. Hortaz, XIX. mendeko bigarren zatian, Bizkaiko merkataritzaren, meatzaritzaren eta industriaren klan nagusiarekin ahaidetuta zegoen amaren bitartez; Ybarratarrekin alegia. Haietako asko auzokoak zituen Areetan.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 

Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.