Kalko
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Hizkuntzalaritzan, itzulpengintzan, zuzen-zuzenean mailegaturiko esamolde edo hitzei kalko esaten zaie. Latin gramatiketan: "verbum pro verbo" esamoldea erabili izan da.
Estilo-liburuetan eta itzulpengintzako eskuliburuetan, kalko okerrak zeintzuk diren definitzeko eta sailkatzeko ahaleginak egoten dira. Hizkuntza bakoitzean onargarriak izan daitezkeen kalkoak zeintzuk diren eta kalko okerrak zeintzuk diren, eztabadagarria izaten da maiz; hasieran bitxiak izan zitezkeen kalko batzuk, denborarekin bidea egin eta arrakasta izanez gero, hizkuntzan normalizatutzat har daitezke.
Bi hizkuntza harreman estuan daudenean, biak batera hainbat hiztunen ahotan, bien arteko interferentziak gerta daitezke. Hizkuntza bateren berezko moldeetan nahasmenak sor daitezke beste hizkuntzaren eraginak. Elebidun batzuek ez dituzte guztiz bereiziko bi kodeak eta kode batetik bestera moldeen kopia traketsak egitearen arriskua egoten da. Hiztun elebidunengan gerta daiteke erabiltzen dituzten bi hizkuntzen arteko desoreka. Bi hizkuntzen ezagutzaren, erabilpenaren, prestigioaren oreka edo desoreka azalduko ditu hizkuntzen arteko kalkoen norabidea.
Ikus, baita [aldatu]
Kanpoko loturak [aldatu]
Bibliografia [aldatu]
- Gotzon GARATE Erdarakadak. Saihesteko moduko kalko okerren bilduma. Gero-Mensajero. Bilbo. 1988.
- Juan GARZIA GARMENDIA Kalko okerrak, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Vitoria-Gasteiz, 2005.