Kameleoi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kameleoia
Trioceros jacksonii
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Reptilia
Ordena: Squamata
Familia: Chamaeleonidae
(Gray, 1825)
Hedapen mapa

Kameleoia Kameleonidoen familiako narrasti ezkatatsuen izen arrunta da[1].

Kameleoia Sahara azpiko afrikan eta Europako hegoaldean, Sri Lanka, India y Asiako beste lurraldeetan bizi da gehien bat. Ezagunak dira kolorez aldatzeko gaitasuna dituztelako, euren mingain luze eta bizkorragatik, eta begiengatik: bakoitza leku batera independienteki mugitu daitekelako. Kamaleoi hitzaren jatorria grekotik dator eta "lurreko lehoia" esan nahi du.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kameleoi espezien artean tamaina ezberdin asko daude, Brokesia espeziekoak 2,9 cm eta handienak 80 cm izatera hel daitezke. Brokesiarik txikienak zentimetro eta erdiko luzeera har dezake. Kameleoi gehienek buruko apaingarriak erakusten dituzte, adarrak, gandorrak eta bestelako protuberantziak aurkezten dituzte. Normalean arrak apaingarri gehiago dituzte emeak baino. Belarriak ez dituzte, baina barne belarriekin behesoinuak entzun ditzakete. Oin bakoitz bi zatitan banaturik dituzte, honek adarretara heltzeko baliogarri egiten zaie. Mugimentu geldo geldoak egiten dituzte. Baina mingain bizkorra dituzte, eta luzeera askotan gorputzaren luzeera gainditu dezake. Mingainaren punta itsaskorra da eta intsektuak osorik arrapatu eta jan egiten dituzte.

Azala keratinaz eginda dago neurri handi batean, gizakion atzazkalen antzeko materiala da hau, eta honek hainbat abantaila ekartzen dizkie, erresistentzia adibidez, aldiz eragozpen bezala urtean bietan derrigorrezko azal aldaketa aipatu dezakegu.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kamaleoi gehienak obiparoak dira. Estalketaren osteko 3-6 astean arraultzak erruteko prest egoten da emea. Lurrean 10 eta 30 zentimetro bitarteko zulo bat egiten du arraultzak lurperatzeko. Arraultzen kantitateak espeziaren arabera asko aldatzen da: bitik hirurogeira izan daiteke. Kumak 4 eta 12 hilabeteen artean arraultza apurtzen dute, eta urtebetean heldutasun sexuala lortzen dute. Kamaleoi bat 5 urte bizi daiteke. Hala ere, hainbat espezie (Chamaeleo melleri eta Calumma parsonii) 15 urte bizitzera hel daiteke.

Chamaeleo jacksonii eta Chamaeleo fuelleborni espezieak ez dira obiparoak, bizierruleak baizik. Arraultzak erruten dituzte baina kumak bizirik daudelarik. Hau da, ia ugaztuenen antzera. Beraz, sabel barruan 4 eta 6 hilabeteen artean eduki ohi dute.


Bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kameleoi guztiak egunez bizi dira. Goizetan eta ilunabarrean aktibitate gorena erakusten dute. Kameleoiak ehiztari pasiboak dira. Geldirik egiten dute ehiza, itxaroten harrapakin bat pasa arte. Artropodoak eta hornodun txikiak dira elikagarri beraientzat. Gatibu daudenean, frutak, platanoak eta sagukumeak jaten ditu. Baina dieta hau bakarrik helduentzat da egokia, Kamaleoi kumeak osoki intsektujaleak dira.

Kameleoiak animali bakartiak dira, eta bere espezieko beste kideekin oso erasokorrak izan ohi dira. Parekatze garaian aldiz arrak zuhaitzetara igotzen dira emeen bila. Kameleoiak zirikatzean aginka egiten dute, baina aginkada ez da batere mingarria, zauritu ezkero komenigarria da zauria desinfektatzea.

Kolore aldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kameleoiaren kolore aldaketa ez da uste den bezela inguruaren koloreen arabera ematen, egunaren tenperatura eta argitasunaren arabera ala bere egoera psikologiakoaren araberakoa baizik. Kameleoia eraso jarrera hartzen duenean kolore biziez aldatzen du bere azala. Parekatzeko bikotea alboan duenean ere kolorez aldatzenda. Oso nohizbehinka inguruko koloreetara moldatzen da bere burua ezkutatzeko, baina berez ez da ohikoa.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Chamaeleonidae
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kameleoi Aldatu lotura Wikidatan


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.