Narrasti
| Narrastiak Fosilaren garaia: Pennsylvaniar–gaur egun |
|
|---|---|
| Caiman crocodilus, Chelonia mydas, Sphenodon punctatus eta Crotalus adamanteus. | |
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Animalia |
| Filuma: | Chordata |
| Kladoa: | Amniota |
| Klasea: | Reptilia Laurenti, 1768 |
| Subgroups | |
|
|
Narrastiak animalia tetrapodo eta amnioto talde bat da. Talde parafiletikoa da, ez dituelako biltzen ugaztun eta hegaztiak, baina bai euren arbasoetako batzuk. Animalia ornodun odol-hotzekoak dira, biriken bidez arnasa hartzen dutenak, erruleak, azala ezkataz estalia dutenak, eta lau hankak endurtuak edo motzak dituztelako herrestan ibiltzen direnak.
Narrastiek biriketatik bideratzen dute arnasketa; horregatik bizi dira gehienak lehorrean. Eskeletua hezurrez osatua dute. Burezurra eta bizkarrezurra giltzaduraz lotuak dituzte. Ez dute ugaztunek eta hegaztiek bezala, hotz egin, bero egin, odolari tenperatura jakin batean eusteko gaitasunik. 0 °C-ko tenperaturarekin ere ia denek bizirik irauten dute, baina 45 °C-tatik gorako tenperaturak luze iraunez gero hiltzen dira gehienak. Oso eskualde hotzetan ez da narrastirik bizi, eta eskualde beroetan mota gehiago bizi dira besteetan baino. Hezurrezko oskolez, ezkataz edo karatxoz estalia izan dezakete gorputza. Mota gehienak haragijaleak dira. Arrautza bidez ugaltzen dira gehienak, baina zenbait mota biziernalkariak dira aldi berean. Narrastiak Karboniferoren azkenaldean agertu ziren. Mesozoikoan, orain ehun milioi urte inguru, horiek ziren animaliarik zabalduenak munduan; asko gainera, oso tamaina handikoak ziren; dinosauroak, esate baterako, narrastiak ziren. Horietako denak edo gehienak desagertu ziren gero. Narrastien klaseak 19 bat ordena biltzen ditu, baina gaur egun lau besterik ez daude bizirik.
Egun, beraz, lau ordenatan banatzen dira:
- Krokodilidoak (krokodiloak, kaimanak...): 23 espezie
- Sphenodontia (Zeelanda Berriko tuatarak): 2 espezie
- Eskuamatuak (muskerrak, sugeak...): 7.900 espezie inguru
- Testudinatuak (dordokak): 300 espezie inguru
[aldatu] Taxonomia
Taxonomia tradizionalean hiru talde daude:
- Synapsida - Ugaztunak eta bere arbasoak
- Anapsida - Dortokak
- Diapsida - Krokodilo, muskerrak, sugeak, Dinosauroak eta hegaztiak
Kladistikaren arabera sailkapen hau egiten da:
| Amniota |
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.