Kandelaria eguna (Azkoitia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kandelaria eguna, Euskal Herriko beste toki askotan gisa, Azkoitian ere ospatu egiten da baina Gipuzkoako herrian ezaugarri desberdinak ditu, tartean, Frantzisko Xabier Munibe Peñafloridako kondearen “Irten ezazu” abestiaren interpretazioa. Egun horretan ere, otsailaren 2an, aurreko urtean jaiotako haurrak elizan aurkezten dira, bere garaian Amabirjinak eta San Josek bere semearekin egin omen zuten bezala. Horrela, Kandelaria gauean, Gabonetako zikloa itxi egiten dute.[1]

Ohitura zaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gau horretan egiten diren erritoek gutxienez 250 urte dituzte. Egun horretan kandelak eta aurreko urtean jaiotako haurrak bedeikatzen dira. Ondoren, elizatik kanpo Andre Mariaren irudiarekin prozesioa egiten da. Prozesioan, kandela eskuan, katekesiaren haurrak eta familiak joaten dira, 'Irten Ezazu' abestia abestuz. Lehen aurretik bi haur joaten ziren, eskuetan usakumea eta bizkotxoa eramanez. Prozesioa, bestetik, gauez egiten zen.[2]

"Irten ezazu" abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko abestia Xabier Munibe Peñafloridak idatzi zuen 1750ean. Egun bertsioa laburtua abesten da: hasieran hamalau apaldi bazituen, egun bi bakarrik abesten dira. Erritmoa ere aldatu da, kutsu sinfonikoa emanez abestiari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]