Bizkotxo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Biscuit apres cuisson.JPG

Bizkotxoa (latinezko bis coctusetik, bi aldiz egosia) labean egositako edozein ore gozori deritzo, Kolonbia bezalako herrialde batzuetan, bizkotxo bezala, bola txiki eta xigortu motako ore gaziak ezagutzen diren arren. Bizkotxo guztiek daramatena, arrautzak, irina (ohi gari irina) eta azukrea edo gatza dira. Bizkotxorik sinpleenak, hiru osagai hauek daramatza, guztiak kantitate berberean, limoi azal arraspaturekin, usaina emateko.

Gehigarri bezala, arrautzen ordez, legami kimikoa eraman dezake, orokorrean, gasifikatu eta, beraz, bolumena emateko (arrautza zuringoak elur puntuan muntatuz gauza bera lortzen den arren), koipeak (ohi gurina, baina baita, batzuetan, oliba olioa ere, eta, ez hain ohi, zerri gantza, beste likido batzuk (batez ere esnea, baina baita likoreren bat ere) eta zaporea eman dezaketen beste osagai batzuk, txikitutako almendrak, kakaoa, koko xehatua, etab...

Legamien ondorioz hazten diren labean eginiko ore gozoak (opilak, errege opilak, panettonea, etab...) ez dira bizkotxotzat hartzen.


Ikus, gainera [aldatu]