Kaputxino eztarrizuri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Unikonta

Kaputxino eztarrizuri
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Primates
Parvordena: Platyrrhini
Familia: Cebidae
Azpifamilia: Cebinae
Generoa: Cebus
Espeziea: Cebus capucinus
Linnaeus 1758[2]
Hedapen mapa

Kaputxino eztarrizuria (Cebus capucinus) Cebus generoko animalia da. Primateen barruko Cebidae familian eta Cebinae azpifamilian sailkatuta dago.

45 cm inguru luze da. Isatsa 35 cm luze izaten du. Ilea gaztaina-kolorekoa du; isatsa ere kolore bereko ile luzez estalia du, eta ez da oratzailea. Lepoan bilduta ibiltzen du askotan. Belarri inguruko, bularreko eta besagainetako ileak zuriak ditu. Beldur handia die hotzari eta hezetasunari, eta ez da, beraz, bere kabuz uretan sartzen. Uretan bakarrik utziz gero, ito egiten da. Fruituak, hostoak eta animalia txikiak jaten ditu. Berezko bizi-eremua Costa Ricatik Amazonas ibaiaren iparralderako lurraldea guztia du. Zoo askotan izaten dituzte kaputxinoak.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The IUCN red list of endangered species
  2.   Linnaeus (1758), 1, Syst. Nat., 29. orrialdeak .
  3. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaputxino eztarrizuri Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]