Karaktere sexual sekundario
Wikipedia(e)tik
Pauma ar baten buztana.
Karaktere sexual sekundario, nahiz eta ugaltze-aparatuaren zati bat izan ez, indibiduo arrak eta emeak desberdintzen dituen ezaugarri anatomiko eta funtzionaletako bakoitza da[1].
Batzuen ustez, estalketa garaian abantailak izateko eboluzioak sortuak izan ziren[2]. Karaktere hauek bi motako abantailak ematen dizkiete: beste sexuaren indibiduoak erakartzeko edota aurreko lehian garaile ateratzeko. Adibidez, paumaren buztana emeak erakartzeko dago edo oreinaren adarrak borroketan erabiltzen dituzte.
Gizakien karaktere sexual sekundarioak [aldatu]
- Emakume
- Bular garatuenak.
- Estatura txikiagoa.
- Aldaka zabalagoak.
- Larruazalpeko gantz gehiago.
- Gantz-metaketa ipurmasail eta izterretan (madari itxura).
- Azal leunagoa.
- Triangelu-formako pubisaren ile.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Karkatere, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=karaktere
- ↑ Darwin, C. (1871), The Descent of Man and Selection in Relation to Sex, Londres: John Murray