Karlos Filipe Schwarzenbergekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karl Philipp Schwarzenberg
Karl Philipp Schwarzenberg

Karl Philipp Schwarzenberg Austriako mariskala (Viena, 1771ko apirilaren 18a - Leipzig, 1820ko urriaren 15a). 1809tik 1812ra, enbaxadore izan zen Frantzian. 1812an, Errusiako Kanpainan parte hartu zuen, 13.000 gizonen buru zela. Bohemiako gudarosteko buruzagia zela, Napoleon garaitu zuen Leipzigen, Alemania alderik alde igaro zuen, eta Frantziaraino barneratu zen Suitzatik (1813-1814). 1817an utzi behar izan zuen lana, elbarri geratu baitzen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos Filipe Schwarzenbergekoa Aldatu lotura Wikidatan