Karmenu Mifsud Bonnici

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karmenu Mifsud Bonnici

9. Maltako Lehen Ministroa

1984ko abenduaren 22a - 1987ko maiatzaren 12a
Dom Mintoff - Eddie Fenech Adami
Member of the House of Representatives of Malta (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaCospicua1933ko uztailaren 17a
Herrialdea Malta
HeriotzaCospicua2022ko azaroaren 5a (89 urte)
Hezkuntza
HeziketaMaltako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, unibertsitateko irakaslea eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaAlderdi Laborista

Karmenu Mifsud Bonnici (Cospicua, 1933ko uztailaren 17a - ibidem, 2022ko azaroaren 5a) maltar politikaria izan zen. Maltako lehen ministroa izan zen 1984tik 1987ra.

Maltako Alderdi Nazionalistarekin lotura handia zuen familia batean jaio zen. Bere anaia Antoine diputatua izan zen eta bere lehengusu Ugo Maltako presidentea izan zen. Zuzenbidea ikasi zuen Maltako Unibertsitatean eta ikasketak zabaldu zituen University College Londonen.

1960ko hamarkadan Eliza Katolikoarekin lerrokatu zen Alderdi Laboristaren aurrean, baina gero sindikatuetan lan egin zuen eta Alderdi Laboristako buru izan zen. Dom Mintoffen gobernuetan Enplegu eta Hezkuntza ministroa izan zen eta 1984ko abenduaren 22an lehen ministro bihurtu zen Mintoffen dimisioaren ondoren. Bere aurrekoaren politikak mantendu zituen, indarkeria politikoko giroan, eta Elizari aurre egin zion hezkuntzaren gaian. 1987ko hauteskundeak galdu zituen, baina alderdiko lider izaten jarraitu zuen 1992ra arte, orduan bigarren aldiz galdu baitzuen. Malta Europar Batasunean sartzearen aurka agertu zen.