Katalin Bársony

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katalin Bársony
Bizitza
JaiotzaBudapest, 1982 (41/42 urte)
Herrialdea Hungaria
Hezkuntza
HeziketaCorvinus University of Budapest (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria
IMDB: nm4887840 Edit the value on Wikidata

Katalin Bársony (hungarieraz: Bársony Katalin; Budapest, 1982ko abenduaren 31) erromani jatorriko hungariar soziologo eta zinema zuzendaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ágnes Daróczi giza eskubideen aldeko ekintzaile erromaniaren alaba, Budapesten jaio zen 1982an[1]. Corvinus unibertsitatean lortu zuen doktoretza[2]. Ondoren, telebistan lan egin zuen eta Mundi Romani sortu zuen, Hungariako telebistako erromani komunitateei buruzko lehen telesail dokumentala[1].

2009an, Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Batzordeari erromaniei buruzko informazioa eman zioten lau adituetako bat izan zen[3]. Romedia Fundazioko zuzendari exekutiboa da, erromani komunitateei buruzko filmak ekoizten dituena[4]. RomArchiverako 35 filmen aukeraketa bat komisariotzeko izendatu zuten[5].

2019an How Far the Stars dokumentala zuzendu zuen eta Sarajevoko Zinemaldira eta Eastern Neighbours zinemaldira eraman zuen[6][7].

Lan hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2007-2011: Mundi Romani – The World through Roma Eyes (telesail dokumentala)
  • 2019: How Far the Stars (film dokumentala)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Filmmakers» Romani Herstory: A Digital Archive jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-12-03) (Noiz kontsultatua: 2023-04-05).
  2. (Ingelesez) «International conference: "Hate speech and Antigypsyism in the Media""» ERIAC jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-11-30) (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
  3. (Ingelesez) Stanislav, Daniel. (2009). «Hard Times and Hardening Attitudes: The Economic Downturn and the Rise of Violence Against Roma» Roma Rights Journal 1.
  4. (Ingelesez) Browning, Daniel. «Empowering Roma and countering stereotypes: Katalin Bársony» ABC Radio National 2013-10-26 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-02-24) (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
  5. (Ingelesez) «New digital archive of the Roma launched» DW 2018-01-24 (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
  6. (Ingelesez) «Katalin Bársony» Cineuropa jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-09-24) (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
  7. (Ingelesez) «A Roma director whose films transcend the misconceptions of poverty porn narratives» Eastern Neighbours Film Festival jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-09-29) (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]