Budapest

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Budapest

Budapest
Budapest hiriaren aireko ikuspegia: Danubio ibaia, Budako gaztelua eta Kateen zubia.
Budapesteko bandera

Budapesteko armarria

Izen ofiziala Budapest
Ezizenak
.
Danubioko perla
Danubioko erregina
Estatua HungariaHungaria
Probintzia Budapest
Koordenatuak 47°28′19″N 19°03′01″E / 47.47194°N 19.05028°E / 47.47194; 19.05028Koordenatuak: 47°28′19″N 19°03′01″E / 47.47194°N 19.05028°E / 47.47194; 19.05028
Budapest Hungaria-n dago
Budapest
Eremua 525,16 km2
Biztanleria
Metropoli eremua
1.733.685 bizt. (2010[1])
2.475.740
Dentsitatea 3.301,25 bizt./km²

Budapest Hungariako hiriburu eta hiri handiena da. Herrialdearen administrazio, politika, industria eta merkataritza gune nagusia da[2]. 2010ean 1.733.685 biztanle zituen[1], Hungariako biztanleri osoaren %17. Danubio ibaiak hiria zeharkatzen du.

Eduki-taula

Historia[aldatu]

Zeltek eraiki zuten Ak-Ink (euskaraz, Ur ugaria) izeneko gunea, K. a. 1 urtea baino lehen. Ondoren erromatarrek konkistatu zuten, Aqincum izena jarri zioten eta Pannonia Inferior probintziako hiri garrantzitsuena bilakatu zen. Besteak beste, erromatarrek errepideak, bainuetxeak, anfiteatroak eta berokuntzaz hornitutako etxeak eraiki zituzten.

IX. mendearen amaieran hungariarrek konkistatu zuten eta Hungariako Erresuma sortu berriaren hiriburu izendatu zuten 1361ean, Buda izenez. Hungariako Béla IV.ak bere jauregia hiriaren gainaldean eraiki zuen.

Errenazimendu garaian (XV eta XVI. mendeak) Italiako artearen eragin nabarmena jaso zuen. Hungariako erresuma ahultzen joan zen, nekazarien matxinadak bultzatuta; aldi berean, Otomandar Inperioa indartzen ari zen eta 1541ean otomandarrek Hungaria gehiena konkistatzea lortu zuten.

1681ean Europako herrialde kristauetako armadek otomandarren aurkako ofentsiba egin zuten Hungarian. 1699rako otomandarrak Hungariatik kanporatu zituzten eta Hungaria Austriako Inperioaren barnean sartu zen. Bateratze horren ondorioz, nazionalismoa indartu egin zen eta 1848an austriarren aurkako matxinada bat egin zuten, Hungariak bere independentzia aldarrika zezan. Altxamenduak porrot egin zuen eta Austriaren erantzuna bortitza izan zen.

1867an Austriako inperioak Hungaria maila bereko kidetzat onartu zuen eta Austria-Hungariako inperioa sortu zen. Budapest, Vienarekin batera, inperioko hiriburu bihurtu zen. 1873an elkartu ziren Danubioren bi aldeak (Buda eta Pest), ofizialki Budapest izena hartuz.

XX. mendea[aldatu]

Errege jauregia 1930ean.

Lehen Mundu Gerraren ondoren Austria-Hungariako inperioa deuseztatu egin zen eta Hungariak independentzia aldarrikatu zuen (Budapest bere hiriburu hartuta). Trianoneko Itunak (1920) Hungariari lurrak kendu zizkion eta hungariar etniako 3 milioi biztanle baino gehiago Hungariatik kanpo kokatu zituzten.

Bigarren Mundu Gerran britainiar eta iparramerikarren bonbardaketak jasan behar izan zituen, bereziki 1944ko abenduaren 24tik 1945eko otsailaren 13ra (Budapesteko bataila). Gerra garaian zituen 250.000 juduetatik %20-%40a hil zuten naziek edo armada hungariarrak (Nyilaskeresztes Párt edo Gurutze Gezidunaren Armada) eta beste 38.000 zibil hil ziren.

1949an komunistek hartu zuten boterea eta Budako gaztelua bezalako eraikinak aurreko erregimenaren aztarna zirela erabaki zuten. Horregatik, eraikin horiek itxita egon ziren komunismoaren garaian eta barrualdeko aretoak suntsitu egin zituzten.

1956an, Hungariako Iraultzaren gune garrantzitsuena izan zen. Urriaren 23ko altxamenduen ondoren, SESBak Vartsoviako Ituneko tropak bidali zituen matxinada gelditzeko eta 3.000 hildako baino gehiago eragin zituzten.

1960tik aurrera Bloke sobietarreko herrialdeen artean aurreratuena izan zen. 1987an Budako Gaztelua eta Danubioren ertzak Munduko Ondare izendatu zituen UNESCOk. Komunismoa erori zenetik berrikuntza nabarmenak izan ditu, besteak beste, aldi komunistako irudiak kaleetatik kendu eta oroimenaren parke batean jarri dituzte.

Klima[aldatu]

Datu klimatikoak (Budapest)
Hilabetea Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.1 19.7 25.4 30.2 34.0 39.5 40.7 39.4 35.2 30.8 22.6 19.3 40.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.2 4.5 10.2 16.3 21.4 24.4 26.5 26.0 22.1 16.1 8.1 3.1 15.0
Batez besteko tenperatura (ºC) -1.6 1.1 5.6 11.1 15.9 19.0 20.8 20.2 16.4 11.0 4.8 0.4 10.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) -25.6 -23.4 -15.1 -4.6 -1.6 3.0 5.9 5.0 -3.1 -9.5 -16.4 -20.8 -25.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4.0 -1.7 1.7 6.3 10.8 13.9 15.4 14.9 11.5 6.7 2.1 -1.8 6.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 38.5 36.7 37.4 47.2 64.5 69.8 50.4 49.5 42.7 46.9 59.9 49.3 592.8
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 7 6 6 6 8 8 7 6 5 5 7 7 78
Eguzki orduak 55 84 137 182 230 248 274 255 197 156 67 48 1933
Iturria: http://www.met.hu Hungariako Meteorologia Zerbitzua

Ondarea[aldatu]

Budapest, gehi Danubioren ertzak, Budako gazteluaren auzoa eta Andrássy hiribidea1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Budapestbudacastle100.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia (ID) 400
Kokalekua HungariaHungaria
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1987 (XI. bilkura)
Luzapen urtea 2002
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena


Hiriaren gaueko ikuspegi panoramikoa.

Argazkiak[aldatu]

Pertsonaia ezagunak[aldatu]

Hiri senidetuak[aldatu]

Ikus, gainera[aldatu]

Erreferentziak[aldatu]

  1. a b Ungarn 2010, Zentrales Statistikbüro Ungarns Magyarorszàg számokban 2010 Ksh.hu
  2. Budapest 2012. Encyclopædia Britannica Online. 2012ko abenduaren 27an begiratua.

Kanpo loturak[aldatu]