Hungaria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hungaria
Magyarország
Hungariako bandera
Bandera

Hungariako armarria
Armarria

Goiburua: Ez du
Historikoa: Regnum Mariae Patrona Hungariae
( Maria Hungariako Zaindariaren Erresuma )
Nazio ereserkia:
Himnusz
Hungaria: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Budapest
47°26′N 19°15′E / 47.433°N 19.250°E / 47.433; 19.250Koordenatuak: 47°26′N 19°15′E / 47.433°N 19.250°E / 47.433; 19.250
Hizkuntza ofiziala(k) Hungariera (Magyar)
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Errepublika parlamentarioa
János Áder
Viktor Orbán
Sorrera
- Erresumaren sorrera
- Independentzia

1000 abendua
1918 azaroaren 16
Eremua
• Guztira
• Ura

93.030 km² (108.)
% 0,74%
Biztanleria
• Zenbatespena(2005)
• Errolda (2001)
• Dentsitatea

Herritarra

10.082.000 (80.)
10.198.315
108 biztanle/km² (69.)

hungariar
Dirua Forint (HUF)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC +1)
Bai (UTC +2)
Interneteko domeinua .hu
Telefono aurrezenbakia +36

Hungaria (hungarieraz Magyarország, link=Media:Hu-Magyarorsz%C3%A1g.ogg entzun (i · ?)) Europa erdialdeko estatu itsasgabea da. Bere izen ofiziala Hungariako Errepublika da (hungarieraz Magyar Köztársaság, link=Media:Hu-Magyar_K%C3%B6zt%C3%A1rsas%C3%A1g.ogg entzun (i · ?)). Mugakide ditu Austria, Eslovakia, Ukraina, Errumania, Serbia, Kroazia eta Eslovenia. Hungaria KHEE, NATO eta EB kide da, eta Schengen estatua. Bertako hizkuntza ofiziala hungariera da (Magyar), fino-ugrikoa. Europar Batasuneko hizkuntz ofizialen artean, jatorri indoeuroparra ez duten lau hizkuntzetako bat da.

Hiriburua Budapest du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mapa topografikoa

Hungariako eremuaren erdia baino zertxobait gehiago zabaldiak dira, zabaldi panoniarrean. Zabaldi eskualde nagusiak Hungariako Ordoki Txikia mendebaldean eta Hungariako Ordoki Handia hego-ekialdean dira. Azken honen puntu gorena itsas mailatik 183 metro baino ez da. Transdanubia muinoz eta mendi txikiz osatutako eskualdea da. Bertako mendebaldean dago Alpokalja, Alpeen ekialdeko zerrenda, baita ere Transdanubiar Mendiak erdialdean eta Mecsek mendiak hegoaldean. Eskualdeko tontor garaiena Írott-kő da (882 m). Herrialdeko mendi garaienak Karpatoetan daude, iparraldean, Eslovakiako mugan (garaiena: Kékes, 1,014 m)

Danubio da Hungariako ibai nagusia da eta bitan zatitzen du. Beste ibai nagusiak Tisza eta Dráva dira. Danubioz haraindiko Balaton lakua dago, Europa Erdialdeko laku handiena. Munduko laku termal handiena, Hévíz lakua, Hungarian dago.

Bertako klima kontinentala da, hezetasun gutxiko uda beroekin eta elur ugariko negu hotzekin. Urteko batez besteko tenperatura 9,7 °C da, udakoa 27/35 Â°C eta negukoa 0/−15 Â°C. Muturrekoak 42 Â°C eta −29 Â°C dira. Urteko batez besteko euri kopurua 600 mm inguru da. Hegoaldeko eskualde txiki batean, Pécs inguruan, klima mediterraneoa duela esaten da, baina berez uda beroxeagoak baino ez ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Hungariako historia

Hungariarrak K. o. 896an finkatu ziren egun dauden tokian, Erdialdeko Asiatik etorri ondoren. Horren aurretik, erromatarrek deitutako Panonia horretan, beste herri franko kokatu ziren Migrazio Garaian.

Árpád eta magyar armada Karpatoak zeharkatzen.

Haien artean, lehenengoetako bat hunoak izan ziren, Atilaren agindupean inperio boteretsua osatu zutenak. Haien ostean, ostrogodoak eta lonbardarrak joan ziren. 560ko hamarkadan, avararrek erresuma bat eratu zuten lurralde horretan. Nagusitasun militarra edukita, bi mendetan ondoko guztiei egin zieten eraso. Azkenean, Karlos Handiaren frankoek mendebaldean eta bulgariarrek ekialdean garaitu zituzten. Hala ere, ez batak ez besteak ezin zuten estatu iraunkorrik antolatu. Izan ere, hungariar batu berriak handik gutxira 896an finkatu ziren bertan Árpád buru zutela.

Hurrengo urteetan eraso eta arpilaketa andana burutu zuten Europa osoan zehar, harik eta Odon I.ak, Germaniako Erromatar Inperio Santuko lehen enperadorea izatekoa zenak, Lechfeldeko guduan garaitu zituen arte (955). Kristauak 1000rako ziren hungariarrak. Erdi Aroan oso erresuma zabala zen Hungariakoa, egungo Eslovakia, Transilvania, Vojvodina eta Eslavonia hartzen zituena.

Erresuma horren amaiera Mohacs guduan (1526an) etorri zen otomandarren aurrean, nahiz eta lurralde txiki batek independentziari eutsi zion, Pózsony (Pressburg, gaur egun Bratislavan) hiriburua zuela. Habsburgotarren lurraldeekin bat egin zuen otomandarrengandik ihes egin zuen nobleziaren ekimenez. XVII. eta XVIII. mendeetara arte galdutakoa ez zen berreskuratu. Nolanahi ere, austriar probintzia bat zen administrazioari zegokionez, eta alemaniera hizkuntz ofizial izendatu zuten (1780).

1848ko iraultzarekin, Hungariak independentzia aldarrikatu zuen Lajos Kossuth gobernuarekin. Habsburgotarrek matxinada hurrengo urtean amatatu zuten Errusiaren laguntzarekin. Errepresio politikoaren garaia hasi zen, 1860ko hamarkadarako apaldu zena.

Hungariako armarri komunista (1949-1956)

Austriak Prusiaren aurka Sadowako gudua galdu ostean (1866), Inperioko gobernuak monarkia bikoitza ezartzeko deliberoa hartu zuen. Honela, 1867tik aurrera, enperadore bakarra izan arren, bi erresuma sortu ziren, Austriakoa eta Hungariakoa. Hungarian, boterea aristokrazia lurjabe boteretsuaren esku zegoen. Lurraldearen magiarizazioa bultzatu zuen Budapest hiriburu berritik.

Lehen Mundu Gerra galdutakoan, Budapest matxinatu zen. Bela Kun buru zuten komunistek 1919an agintea hartu zuten, Errumaniako armada lagun zuten indar kontrairaultzaileek garaitu zituzten arte. Trianongo Hitzarmenarekin (1920) Hungarriak lurraldeen bi herenak galdu zituen. Miklós Horthy izan zen gobernatzailea botere diktatorialekin (1920-1944).

Ardatzarekin aliatuta ere, Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek Hungaria okupatu zuten aliatuekin bere kasa bakea sinatzen saiatu zirenean. Geroago errusiarrak sartu ziren herrialdean. 1947an erregimen komunista eratu zuten. 1956an Imre Nagy lehen ministro erreformazalea burua zela, matxinada bat piztu zen. Armada sobietarrak itzali zuen János Kádár agintean jartzeko. Honek 1988ra arte iraun zuen boterean. Nolanahi ere, Kadarrek politika eta ekonomia anitzak bultzatu zituen poliki-poliki.

Sobiet Batasuna desagertzean (1991), Hungarian mendebaldeko demokrazia jarri zen martxan. 1999an NATOn eta 2004an Europar Batasunean sartu zen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Hungriaren banaketa administratiboa

Hungariaren banaketa administratiboa 19 konderrietan egiten da. Gainera Budapest főváros (hiriburua) izeneko unitate administratibo berezi batean dago. NUTSeko 3. mailako unitate administratiboak dira.

Konderri hauek 173 azpieskualdetan banatzen dira, (kistérségek) eta Budapest ere azpieskualde bat da. 1996tik konderri eta hiriburua 7 eskualdetan banatu dituzte arrazoi estatistikoak direla eta. Hauek Hungariako 2. mailako NUTSak dira.

Gainera 23 hirik konderri eskumenak dituzte (megyei jogú város). Hiri hauetako alkateek botere bereziak dituzte baina euren konderriaren barnekoak dira (ez dira independenteak)

Hungariako konderriak
Hungariako eskualdeak
Konderriak (hiriburua) Eskualdeak

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendakaria, bost urtero Legebiltzarrak hautatua, Lehen Ministroa izendatzen du eta honek Ministroak.

Hungariako Legebiltzarrak (Országgyűlés), ganbera bakarrekoa, 386 biltzarkide ditu. Legebiltzarrak botere legegilea du, gobernuak edo legebiltzarrak berak proposatutako legeak onartzeko. Alderdi politiko batek %5a biano gehiago lortu behar du estatu osoan legebiltzar taldea osatzeko. Hauteskundeak 4 urtean behin izaten dira.

Auzitegi konstituzionalak (15 kide) legeen konstituzionaltasuna epaitzen du.

Ezkerreko koalizio bat dago agintean 2002tik. Koalizio hoen barnean daude MSzP (Hungariako Alderdi Sozialista) eta SzDSz (Demokrata Askeen Batasuna). MSzP alderdia, aurreko alderdi bakarretik sortua (alderdi komunista), politika liberal eta Europazalea du. SzDSz alderdi liberala da, ekonomian eta gizarte ekintzan. Horrela bada, emakumeen, homosexualen eta gutxiengo etnikoen eskubideak babesten ditu eta Intelektualen alderdia izenarekin ezagutzen da, 1970-80 hamarkadetako disidenteek sortua, 1988-89ko erregimen aldaketa sustatu zutena.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esztergom basilika

Hungarian Europako sinagoga handiena dago (Dohány kaleko sinagoga), Europako osasun-bainu handiena (Széchenyi), Europako hirugarren eliza handiena (Esztergom basilika), munduko bigarren lurralde-abadia zabalena (Pannonhalma), munduko bigarren gaztelu barroko handiena (Gödöllő) eta Italia kanpoko Nekropoli Kristau Goiztiarra handiena (Pécs).

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Hungarierazko literatura

Imre Kertész idazleak Nobel Saria irabazi zuen 2002an, hungarierazko lehen egilea.

Sukaldaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goulash platera

Hungariar sukaldaritzako jaki tipiko bat gulyás delakoa da (goulash), abeltzainek prestatzen zuten zopa marmita handi batean su gainean eta kanpoaldean. Zopa honetan okela, urdaia, tipula, azenarioa, patatak eta paprika (piperrak) batera egosten dira. Hasiera batean, abeltzainek bakarrik prestatzen zuten, baina XVIII. mende amaiera inguruan burgesiako familiek bertakotu eta beste erregosiekin batera aurkeztu, beste piper eta esnegain garratzarekin (tejföl) edo pörkölt delakoarekin. Baina goulasha da nazioarteko sukaldaritzara igaro den bakarra.

Gulyás edo goulasharen osagai nagusia paprika da, piper egosi lehortu eta xehatuz egina, haragia eta ehiza prestatzeko espezia nagusia. Piperra, turkiarek eramana, eta hauek Indiatik ekarria, hungariar sukaldaritzan sustraitu egin da. Kondairaren arabera, nekazari hungariar bat Budako paxaren haremean behartuta bizi zen eta bertako lorategietan piperra nola landatzen ikasi zuen ezkutuan. Behin askatuta, herrixkako beste nekazariei paprika nola landatzen eta prestatzen zen erakutsi zien.

Piper bilketa jai alai bat da. Irailaren 8an, soineko ikusgarriz jantzitako emakumeek jasotako piperrekin kordak egiten dituzte eta etxe aurrealdean edo zurezko egituretan zintzilikatzen lehortzeko, Ezpeletan bezala.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hungariako erlijio nagusia katolizismoa da (% 67,5), baina kalvinismoa erlijio gutxitu garrantzitsua ere bada (% 20). Beste erlijioak luteranismoa (5 %), judaismoa (0,2 %) eta ortodoxoak. Beste iturri batek % 16 ateo ematen ditu..

Jaiegunak
Data Izena euskaraz Izena hungarieraz Oharrak
Urtarrilaren 1a Urteberria Újév  
Martxoaren 15a Jai nazionala Nemzeti ünnep 1848ko iraultza
aldakorra Pazko Igandea Húsvét vasárnap
aldakorra Pazko astelehena Húsvét hétfő  
Maiatzaren 1a Langileen eguna A munka ünnepe Langileen eguna
aldakorra Mendekoste Pünkösd  
Abuztuaren 20a San Eztebe eguna Szent István ünnepe Estatu kristau hungariarren
eta sortzailearen eguna
Urriaren 23a Jai nazionala Nemzeti ünnep 1956ko Iraultza
Azaroaren 1a Santu Guztien eguna Mindenszentek  
Abenduaren 26a Eguberria Karácsony  

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hungaria Aldatu lotura Wikidatan