Katarzyna Niewiadoma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katarzyna Niewiadoma

(2022)
Bizitza
JaiotzaLimanowa1994ko irailaren 29a (29 urte)
Herrialdea Polonia
Lehen hizkuntzapoloniera
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Liv Racing Xstra (en) Itzuli 2014-2017
Velocio-SRAM 2018-
 
Posizio edo espezialitateaklasikomanoa
Pisua49 kilogramo
Altuera165 zentimetro

Facebook: Katarzyna-Kasia-Niewiadoma-128633677243208 Twitter: kniewiadoma Instagram: kasianiewiadoma94 Edit the value on Wikidata

Katarzyna Niewiadoma (Limanowa, 1994ko Irailaren 29a) Poloniako txirrindulari profesionala da. Italiako Giroan[1], Frantziako Tourrean[2] eta Munduko Txapelketan[3] podiumera igo izan da.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amateur aroan ez zen nabarmendu. Rabo Liv taldearekin egin zuen debuta profesionaletan eta Boels Rental Ladies Tour lasterketan gazte onenaren saria irabazi zuen. Hori ikusita Eabobank taldeak fitxatu zuen.

2015ean Italiako Giroan bosgarren egin zuen eta gazterik onena izan zen. 23 urtez azpiko Europako txapelketa irabazi zuen eta Euskal Herrian emaitza bikainak lortu zituen, Emakumeen Euskal Bira irabazi[4] eta Durango-Durango Sarian bigarrena izan zen.

Azken urteetan puntako txirrindularia bihurtu da. 2020an Italiako Giroan bigarren egin zuen, 2021ean Munduko errepideko txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen eta 2022an Frantziako Tourrean hirugarren egin zuen.

2023an Euskal Herriko Itzulian hirugarren postua lortu zuen[5].

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014

2015

2016

  • Ronde van Gelderland
  • Festival Elsy Jacobs (Luxenburgo), sailkapena eta etapa 1
  • Trentino Alto Adige-Südtirol Giroa, sailkapena eta etapa 1
  • Poloniako errepideko txapelketa
  • Poloniako erlojupeko txapelketa
  • Europako 23 urtez azpiko errepideko txapelketa
  • Boels Rental Ladies Tour, 2 etapa
  • 2.a Europako errepideko txapelketa

2017

2018

2019

  • Emakumezkoen Amstel Gold Race
  • 2.a The Women's Tour (Erresuma Batua), eta etapa 1

2020

2021

2022

2023

Proba nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handia 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023
Pink jersey Italiako Giroa 11. 5. 7. 6. 7. 5. 2.
Yellow jersey Frantziako Tourra 3.
Red jersey Espainiako Itzulia
Munduko Txapelketa UT. 11. 7. 35. 5. 12. 23. 7. 3. 8.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Katarzyna Niewiadoma, la regularidad hecha ciclista - High Cycling. 2022-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  2. (Ingelesez) m, a. (2022-08-02). «Tour de France Femmes: Katarzyna Niewiadoma finishes third!» PolandDaily24.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  3. (Ingelesez) updated, Patrick Fletcher last. (2021-09-25). «Niewiadoma: The world doesn't end if you don't win» cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  4. Berria. «Niewiadoma gaztearentzat Emakumeen Bira» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  5. Berria. «Reusser garaile Itzulian, ezustean» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]