Kathleen Raine

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kathleen Raine

Kathleen Jessie Raine (Ilford, Londres, 1908ko ekainaren 14a2003ko uztailaren 6a) britainiar poeta izan zen. Natura-zientzietako ikasketak egin zituen, Cambridgeko Unibertsitatean. Han William Empson eta Charles Madge poetak ezagutu zituen, eta bigarrenarekin ezkonduko zen aurrerago. Nahiz eta hasieran zientziaren poesia deritzonaren jarraitzailea izan, Empsonen eredura, geroxeago poesia mistikoagora eta neoplatonikora jo zuen, William Blakeren eta XVIII. mendeko mistiko Emanuel Swedenborgen eraginpean. Haren lehen poema-liburuak naturari buruzkoak dira: Stone And Flower (1943, Harri eta lore) eta Bizi. Gero Bazter mortu batean (1974), Erretratu obala (1977), eta Lurraren orakulua (1980) liburuak etorri ziren. Bestalde, liburu autobiografiko bat idatzi zuen (Agur, soro zoriontsuak), eta baita poesia-kritikako beste zenbait ere: William Blake eta mitologia tradizionala. Aurrerago bere poemen bildumak argitaratu zituen: Poema guztiak (1981); Poema hautatuak (1989).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]