Kau Kori Kura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kau Kori Kura
Datuak
JatorriaOrdizia (Gipuzkoa)
Musika motapop
Urteak2015 -
Taldekideak
Mikel Aizpurua
Ritxar Gomez

Kau Kori Kura pop surrealista egiten duen Ordiziako musika taldea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikel Aizpuruaren proiektua den arren Elurretan taldean kide izan zuen Ritxar Gomezek laguntzen dio[1]. Kantu bereziak YouTubera igotzen hasi zen, aurrenekoa Erronkariera abestia izan zen, 2015eko apirilean[2]. Dagoeneko bi disko kaleratu ditu. Abestien hitzak surrealistak dira, hona hemen abesti horien izenburu batzuk: Errauskailua Txillidalekun, Atez-ahate, Barbie ETBn (eta non dago Ken?), Atun burusoil, Gora hildakoak, Pollo-e...

2018ko Gaur ni, bihar zu diskoan Maite Arroitajauregi eta Irati Mujikak abesti batzuetan kolaboratu dute.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2015-2017 (2017, autoekoizpena)[3]
  • Gaur ni, bihar zu (2018, autoekoizpena)[4]
  • Andra-gixonak (2018, autoekoizpena) - 3 abesti[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «"Izpiritu libreko artisten zain nago"» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).
  2. Berria.eus. «Kau Kori Kura: ironia, eta lotsa gutxi» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).
  3. 2015-2017. (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).
  4. Gaur ni, bihar zu. (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).
  5. «KAU KORI KURA» KAU KORI KURA (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]