Kilker

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Gryllidae
Acheta domesticus, europar kilker domestikoa
Acheta domesticus, europar kilker domestikoa
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Artropodoa
Klasea: Intsektua
Ordena: Ortopteroa
Familia: Grylloidea
Espeziea: Acheta domesticus

Gryllidae hitza da kilkerraren izen zientifikoa. Kilkerra intsektu bat da, super-familia Grylloideakoa da, Ensifera azpi-ordenakoa eta Ortoptero ordenakoa. Orokorki kolore marroi iluneko intsektu gautarrak dira.

Matxinsaltoekin senidetuak daude, eta hauek bezala atzeko hankak jauzirako moldatuak dituzte. Matxinsaltoek beste jauzi egiten ez duten arren, gaitasun handiagoa dute lurrean arin korri egiteko. Lurpeko bizilekua zulatzen dute, amaieran gela esferikoa duen metro erdi baino luzeago den tunel estua berau. Bizilekuko sarrera ingurua garbi mantentzen dute, eta inguru horretan egiten dute arrek beren kantua, emeak erakartzeko asmoz. Kantu hau hegoak elkarren kontra igurtziz egiten dute. Orojaleak dira, landare zein intsektu txikiak jaten dituzte.