Artropodo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artropodo
Artropodo ezberdinak
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Goifiluma: Ecdysozoa
(mailakatu gabea): Panarthropoda
Filuma: Arthropoda
Latreille, 1829
Klaseak

Artropodoak Arthropoda filumeko animaliak dira. Izena Greziarretik dator eta artikulatutako hanka esan nahi du. Animalien artean phylumik populatuena da eta bere barnean intsektuak, armiarmak eta krustazeoak sartzen dira besteak beste. Gaur egun bizirik eta katalogaturik dauden animalia espezieen artean %80a artropodoak dira, 1.000.000 espezie baino gehiago deskribatu direlarik. Erregistro fosilean Kanbriar garaira arte hedatzen diren izakiak daude. Artropodoak oso ugariak dira itsasoan, ur gezan, lur lehorrean eta ingurune aereoetan. Hainbat espezie sinbiotikoak dira eta beste hainbat parasitoan. Txikienak zooplanktonaren parte dira (~0,25 mm) eta handienek metro batzuk ere neur ditzakete.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun honako sailkapen hau proposatzen da artropodoentzat:

Phylum Arthropoda

Autore batzuek Myriapoda eta Hexapoda talde berdinean sartzen dute, Uniramia izeneko azpiphylumean, hain zuzen ere.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artropodoen gorputz segmentatua dute eta segmentu bakoitzak adarrak ditu. Bihotza alde dortsalean (goikaldean) dute eta nerbio-sistema bentralean (behekaldean). Artropodo guztiek exoeskeleto bat dute euren gorputza. Exoeskeleto hau kitinaz osatua dago, polisakarido bat. Artropodoek, noizbehinka, euren exoeskeletoa apurtu, atera eta handiagoa den beste bat eraikitzen dute. Sistema honek artropodoei lehortzea eragozten die, baina baita gehiegi hazten ere.

Artropodoek sistema zirkulatorio ireki bat daukate. Euren odola kuprean oinarrituta dago eta bere bulkada egiteko gorputzan zehar dauden hainbat bihotzek eragiten dute. Odola modu zuzenean dago kontaktuan ehun guztiekin. Artropodoak protostomak dira, hau da, gorputzaren barnekaldean espazioa dute, baina hau oso txikia da eta iraitz eta ugalketa aparatuei loturik dago. Era berean begiak dituzte kanpokaldean eta telson izeneko segmentu bat gorputzaren atzekaldean. Segmentu bakoitzak apendize pare bat ditu, baina batzuetan apendizetako bat galdu egin da eboluzioan zehar (unirramioak).

Kelizeratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kelizeratuen artean ugariena eta ezagunena den klasea Arachnida da. Bertan armiarmak eta eskorpioiak sartzen dira. Klase honetako animaliek bi gorputz zonalde dituzte, hamar segmentu ezberdinetan. Begi sinpleak dituzte eta arnasa hartzeko liburu itxurako birikak dituzte. Segmentuetako bigarren apendizeak, pedipalioak, errezeptore sentsorialak ditu. Artikulatutako lau hanka pare dituzte. Abdomenaren bukaeran armiarma askok zeta egiteko gaitasuna dute, berarekin armiarma-sarea eraikitzen dutelarik.

Krustazeoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

American lobster (Homarus americanus)

Itsaski gehienak klase honetakoak dira: karramarroak, izkirak, ostrakodoak... Euren gorputza 3 zati ezberdinetan banatuta dute: abdomena, toraxa eta burua. Gehienak urtarrak dira. Gazteak direnean nauplius izeneko larba osatzen dute. Buruan dituzten apendize kopuruaren arabera banatzen dira krustazeoak. Askok lau antena pare dituzte buruan, begi handiak euren buruari itsasiak eta euren atzean barailak izaten dituzte janaria murtxikatzeko. Euren atzean bi maxila dituzte laguntzeko. Toraxean oinez egiteko hankak dituzte eta askok pintzak dituzte hemen ere. Abdomenean beste apendize pare batzuk dituzte eta emeek hauek arraultzak heltzeko erabiltzen dituzte.

Miriapodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miriapodoen taldean Diplopoda klasea eta Chilopoda klasea aurkitzen ditugu. Hauek ehunzango eta milazango moduan ezagutzen dira eta duten ezberdintasunik handiena, segmentu bakoitzean dituzten hanka kopurua da.

Intsektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektuak talderik ugarienetarikoa da artropodoen artean, eta beraz animalia guztien artean. Hiru alde dituzte gorputzean eta guztiek dituzte 6 hanka.


Artropodoen arteko erlazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraindik dauden erlazioak oso argi ez badaude ere (autore batzuek unirramioak Onychophorarekin erlazionatzen dute), hainbat gauza nahiko ziurtzat ematen dira.

Tradizionalki anelidoak oso gertu dauden senide gisa hartu izan dira, biek dutelako segmentazioa gorputzean. Hala ere, gaur egun, eboluzio konbergentea dela uste da. Artropodoak pseudozelomatuak dira eta beraz hauekin ere erlazionaturik daudela uste da. (Ikusi Ecdyosozoa eta Articulata).

Sailkapena egiten dutenen arabera dauden 5 azpitaldeak (Trilobita, Chelicerata, Myriapoda, Hexapoda, eta Crustacea) batzuetan azpiphyla moduan sailkatzen dira eta beste batzuetan klase moduan, autoreraren irizpidearen arabera.

Burguess Shaleko Kanbriarreko artropodo askok ez dute gaur egungo taldeekin harremanik eta euren sailkapenerako hainbat autorek azpiphylum berriak eraikitzea proposatu dute.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Artropodo Aldatu lotura Wikidatan