King Solomon's Mines (1985eko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:25, 22 urtarrila 2016

King Solomon's Mines (ingelesez Salomon Erregearen Mehatzeak) 1985eko J. Lee Thompson estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. H. Rider Haggard ingeles idazlearen izenburu berdineko King Solomon's Mines eleberrian oinarritua dago. Bertan, Richard Chamberlain, Sharon Stone, Herbert Lom eta John Rhys-Davies aktoreek antzeztu zuten.

Aurretik filmatutako beste bi filmeen berregokitzapena da: King Solomon's Mines (1937) eta King Solomon's Mines (1950). 1987an Allan Quatermain and the Lost City of Gold izeneko jarraipena izan zuen. 1980eko hamarkadako Indiana Jones abenturazalearen filmeen nahitan eginiriko parodia ere bada.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XX. mendearen hasiera, Afrika. Jesse Huston ederrak (Sharon Stone) kondairazko Salomon Erregearen Mehatzeen bila dabilela galdu den eta arkeologo ospetsua den bere aita topatu ahal izateko Allan Quatermain (Richard Chamberlain) ehiztari ausartaren zerbitzuak kontratatu ditu. Jesse, Quatermain eta haren adiskide Umobopo (Ken Ganou) misteriotsua Afrikako bihotzean barneratu eta Jesseren aitaren mapako ibilbideari jarraituko diote. Jada lurralde basatian daudela, Huston irakaslea hark bilatzen duen leku berberaren bila dabilen alemaniar espadizio militar batek atzeman duela jakingo dute, espedizio horretako burua Bockner kolonela delarik (Herbert Lom).

Aktoreak

Kanpo loturak