Indiana Jones

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Harrison Ford aktoreak Indiana Jonesen papera egin du filme guztietan

Dr. Henry Walton Jones, Jr., Indiana Jones edo Indy, fikziozko abenturazalea, historiako irakaslea eta arkeologoa da, eta protagonista nagusia Indiana Jonesen frankizia. George Lucasek 1973an sortutako pertsonaia, 1930eko hamarkadan serialetan agertzen ziren heroien omenaldia da. Indiana Jones 1981n sortu zen, Raiders of the Lost Ark (Arka galduaren bila) filmean. Hurrengo filmak Indiana Jones and the Temple of Doom (Indiana Jones eta tenplu madarikatua) 1984an, Indiana Jones and the Last Crusade (Indiana Jones eta Azken Gurutzada) 1989n, The Young Indiana Jones Chronicles (Indiana Jones gaztearen istorioak) 1992tik 1996ra, eta Indiana Jones and the Kingdom of the Crystal Skull (Indiana Jones eta Kristalezko Garezurraren Erreinua) 2008an izan dira. Pelikuletan eta telebistako saioan ez ezik, Indiana eleberritan, komikitan eta video jokoetan ere agertu da.

Indiana Jonesen kapela eta zartailua.

Harrison Ford pelikuletan nagusiki Indiana Jonesen papera egin duen aktorea izan da. Tom Selleck zen hasieran papera egiteko aukeratuta, baina azkenean Magnum PI egin behar zuenez, Sellecken ordez Ford izan zen Indiana Jones.River Phoenix izan zen Indiana Jones gaztea Indiana Jones eta Azken Gurutzadan, eta telebistako saioan Corey Carrier, Sean Patrick Flanery, eta George Hall izan dira aktoreak. Doug Lee ahotsa eman zion LucasArts video jokoetan, Indiana Jones and the Fate eta Atlantis and Indiana Jones and the Infernal Machine, eta David Esch Indiana Jones and the Emperor's Tomb video jokoan. Pertsonaiaren ezaugarriak Jim Steranko asmatutakoak dira. Jonesen ezaugarrien artean, fedora kapela, larruzko jaka, eta zarta aipatu behar dira.

Zinema adituen arabera Indiana Jonesen pertsonaia 1954ko Secret of the Incas filman Charlton Heston aktoreak antzeztutako Harry Steele abenturazalearen pertsonaian (bai jazkera nahiz izaeraz) eta Hiram Bingham estatubatuar arkeologo eta esploratzailean oinarritua legoke.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Indiana Jones Aldatu lotura Wikidatan