Kintze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Puntuaketa laxoan: goian jokoak eta behean kintzeka nola doan.

Kintzea esaten zaio luzeko pilota jokoetan puntuaketaren oinarrizko unitateari. Bote-luzean, laxoan, pasakan eta errebotean erabiltzen da[1].

Etimologia argia da, hamabostekoa da kintzea (gaztelaniaz quince eta frantsesez quinze), baina batuketa eta kontatzeko modua, puntuaketa kintzeka egitea alegia, tenisaren berbera izanik, paradoxiko samarra da: 15, 30, 40 eta jokoa kantatzen baitira (eta 40 ez da 3 bider 15, argi dagoenez).

40na berdinduz gero, 30-30 posiziora itzultzen da eta tenisean bezala jarraian bi aldiz irabazi behar da jokoa lortzeko.

Kintzea ez da tantoaren berdina, joko batzuetan tanto egiteak arraia aldatzea esan nahi baitu, hau da, joko-zelaiaren aldea aldatzea[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aranburu Urretabizkaia, Nerea. (2013-06-30). «Kintzea eta esperantza, jaunak» Nerea Aranburu (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  2. «Errebotea Zubietan» Zubieta.eu 2008-10-11 (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]