Pilota

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Pilota edo pilota jokoa (edo, Euskal Herrikoak ez diren pilota jokoetatik bereizi behar bada, eusko pilota edo euskal pilota[1]) Euskal Herriko kirola da, pilotalekuan jokatua. Oro har, 2 edo 4 pilotarik (bi taldetan banatuta) txandaka pilota jotzen saiatzen dira, pilotak bi bote egin baino lehen, eta pilota joko eremutik kanpora bota gabe; lortzen ez duenak galduko du tantoa. Jokoaren aldaerak bereizteko, bi alderdi hauek hartzen dira kontuan: pilotaleku mota (plaza hormagabea, horma bakarreko pilotalekua, trinketa...) eta pilota zerekin jo behar den (esku hutsa, pala, xarea...).

Jokoaren helburua da aurkariari ahalik eta tanto gehien egitea. Txapelketetan, adinaren arabera arauak pixkatxo bat aldatzen dira: jokalariak adin kategorietan gora egiten duen heinean, sakeko arrastoa atzeratuz doa, eta piloten pisua edo tamaina handituz.

Mundu mailan euskal pilotaren antzeko beste kirol batzuk ere baudaude, adibidez, irlandar pilota (Irlanda), valentziar pilota (Valentziako Erkidegoa) edota Jeu de paume (Frantzia).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian, munduko hainbat eta hainbat zibilizaziok izan dituzte pilota-jokoak, eta ez bat edo beste, asko baizik. Objektu biribil mugikorra egiteko, hainbat gai erabili izan dira: landareetatik ateratako materialak, hainbat eratako zapiak, hariak, larruak, hesteak, gomak. Buruz buruko jokoak izaten ziren, hau da, jokalari bat beste baten kontra aritzen zen.[2]

Hasieran, mugatutako zelai edo soroetan aritzen ziren denbora pasa, deman eta lehian. Jose Zufiaurre etnografoak dioenez,[3] Euskal Herrian, antzina, zelai lau batean laukizuzen bat markatzen zuten aitzurrarekin, erdian sare bat jarri, eta jokalari bakoitza alde batean jartzen zer. Gaur egungo tenisaren egitura bera, baina eskuz jokatzen zuten. Aralarren bederatzi pilotaleku aurkitu eta izendatzea lortu du Jose Zufiaurrek.

Pilotan, hamaikatxo eratan jokatu izan da, baina bateratzeko arau batzuk ere ezarri ziren, Hego Amerikan, Ekialde Hurbilean eta Mendebaldeko Europan hain zuzen ere.

Erromatarrek pila deitzen zaion jokoa eraman zuten Galiara. Denboraren poderioz joko hori aldatuz joan da, paume ("ahur") jokoa sortuz. Zelai eta herrietako plazetan jokatzen zen jokoa da paume, eta denbora igaro ahala hainbat tresna erabili dira pilota jotzeko, burgesek eta aitoren semeek eskularru zein erraketak erabiltzeraino.

Lehengo garaietako hilarrietan grabatuak egiten zituzten, eta horregatik dakigu pilotariek omen handia zutela gure gizartean.

Pilota jokoa munduan oso-oso zabalduta zegoen antzina, beraz. Ia toki guztietan aspaldi galdu zen arren, euskaldunek —beste hainbat kontutan bezala— bizirik iraunarazi dute kultura ondasun hori. Beren tokira moldatu dute euskaldunek, eta hainbat xehetasun aldatu: jokalekua, joko arauak, pilota, jotzeko tresnak, eta abar. Ondorioz, euskaldunok pilota deitzen diogun kirol horri, gaur egun eusko pilota esaten diote mundu zabalean.[4]

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen hasieran, Humboldtek hau zioen:[5]

« Pilota jokoa euskaldunen jai nagusia da. Herri bakoitzak bere pilotalekua izateaz gain, lagun guztiek hartzen ahal dute parte jokoan; Euskal Herriko gainerako gauzetan bezala, baina pilota jokoan bereziki, maila sozialak ez du hemen ezer balio, eta igandean herritar gehienak, gizon nahiz emakumezko, alkatea eta apaizak barne, haren inguruan biltzen dira. Herriek osorik egiten diote erronka elkarri partida garrantzitsuetan. Euskal Herriko probintzien artean gipuzkoarrek dute jokalari onenen ospea.  »

1900eko Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Pilota Olinpiar Jokoetan

1900eko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, lehenengo aldiz izan zen pilota joko olinpiko, eta bai azkenekoz ere (erakusgarri soiltzat agertu zen 1924ko, 1968ko eta 1992ko olinpiar jokoetan). XIX. mendearen bukaerako joko haietako finalean, Amezola eta Villotak irabazi zuten Maurice Durquetty eta Etxegarairen aurka.

Munduan barrena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko pilotaren urrezko garaietan, mundu guztira zabaldu zen harekiko zaletasuna. Konparazio baterako, Londres, Kairo, Yakarta, Tientsin (Forum izenekoa) hirietan ere izan zuten beren pilotalekua (komertziala, hots, pilotari profesionalen jokoaz apostuak egitekoa) noizbait; eta aipatzekoak ditugu, orobat, ezagunagoak zaizkigun Ameriketako Estatu Batuetakoak, Hego Amerikakoak eta Europako beste hainbat.

Jokoaren aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esku huskako pilota da gaur egun espezialitate hedatuena, Euskal Herrian nahiz mundu osoan. Pilota jokoaren mota, jokalekuak bereizten du; eta espezialitatea, aldiz, jokatzeko moduak.

Aldaera nagusiak hauek dira:

Luzeko pilota jokoak Zeharkako pilota jokoak
Bote-luzea (eta haren aldaera den mahai jokoa) Erremontea
Errebotea Esku huska
Laxoa Pala
Pasaka Trinketa
Xarea
Zesta punta

Luzeko pilota jokoak (zuzeneko pilota jokoak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezagunak ditugun eta bizirik dirauten pilota jokoaren aldaerarik zaharrenak luzean jokatzen dira, hau da, aurkariak aurrez aurre dihardutela (berriagoa den tenisean bezala). Lau aldaera dira: bote-luzea (hemengo pilota joko guztietatik ezaguna den zaharrena, esku huska jokatua), errebotea (eskularruz edo xisteraz jokatua), laxoa (eskularruz jokatua) eta pasaka (trinketean jokatua, esku huska edo eskularruz, kantxa sare batez erdibitua dagoela).

Jokalekua pilotaleku luzekoa da,[6] hots, hormarik gabeko plaza (antzina, belar soroa). Tantoei kintzeak deitzen zaie, eta tenisean bezala zenbatzen dira: 15, 30, 40 eta jokoa.

Pasakan izan ezin, beste hiru modalitateetan, jokalekuaren borroka ere izaten da, hau da, pasamarraren alde batean edo bestean jokatzeko aukeraren borroka, garrantzitsua gertatzen baita alde onenean egotea kintze gehiago lortzearren. Lekuaren borroka hori arraia edo xixaren bitartez gertatzen da.

Ohituraz luzeko pilota jokoak edo pilota joko luzekoak deitu izan diren horiei,[7] azkenaldi honetan zuzeneko modalitateak ere esaten diete. Aldaera horietan aritzen direnak luzerako pilotariak edo luzeko pilotariak dira.[8] Eta pilotan horrela aritzea luzean jokatzea/aritzea da.[9]

Zeharkako pilota jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartean, lehiaketako modalitateak zeharkakoak dira, hots, pilota ez doa zuzenean jokalari batengandik aurkariarengana, baizik eta bien artean frontisa jo behar du. Lau dira zeharkako pilota jokoen modalitateak: trinketa, 30 metroko pilotalekua, 36 metroko pilotalekua eta 54 metroko pilotalekua. Mota horien barnean, 14 espezialitate ofizial bereizten dira.

  • Trinketean espezialitate hauek egiten dira: paletan gomazko pilotarekin (gizonak nahiz emakumeak), larruzko pilotarekiko paleta, esku huska (banaka eta bikoteka) xarea eta pasaka.
  • 36 metroko pilotalekuan (pilotaleku motza edo ezker-pareta ere deitzen zaio) jokatzen dira pala motza, larruzko pilotarekiko paleta, eta esku huskako pilota (buruz buru edo binaka).
  • 30 metroko pilotalekuan jokatzen dira frontenisa (emakumeak nahiz gizonak) eta gomazko pilotarekiko paleta.
  • 54 metroko pilotalekuan (pilotaleku luzea edo Jai Alai ere deitua) jokatzen dira erremontea, pala eta zesta-punta.

Pilota jokoko osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilotan aritzeko, pilotariak, pilota eta pilotalekua behar dira; eta, joko aldaeraren arabera, pilota jotzeko tresna (pala, xistera...) edo botarria ere bai.

Pilotalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Pilotaleku

Pilota pilotaleku izeneko laukizuzen batean jokatzen da. Antzina, pilotalekuak belar soroak (soropil edo pilota soro izenekoak) ziren, hormarik gabe; gero, plazak, oraindik hormarik gabe; eta, gaur egun, gehienek horma bat, bi edo hiru dituzte (gutxienez alde bat, paretarik gabe). Pilotaleku hormadun horiek 10 metro garai, 10-11 metro zabal eta 30-54 metro luze izaten dira. Ipar Euskal Herrian, estali gabeko pilotaleku gehienek pareta bakarra dute.

Hona hemen pilotaleku tipiko baten eskema; kontuan izan, dena dela, badirela bestelakoak ere (trinketa, kasu), eta luzerak aldakorrak direla:

Semantisation cancha mur a gauche --Domaine public--Creation personel EUSKARAZ.gif

Pilotaleku ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Materiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Pilotako materiala

Materialak asko dira eta modu askotara sailka daitezke: lehenik modalitatearen arabera, gero hori egin ondoren, mota bakoitzaren arabera, espezialitateetan sailkatzen dira. Ondoren pilotak eta azkenik trentzaren arabera.

Pilotari ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Pilotari
Esku huskako pilotaria.

XVIII. eta XIX. mendeetako pilotariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Peña Goñi donostiarra da lehenengo iturria, begiratuena, -eta agian bakarra- iragan mendeetako pilotariak ezagutzeko. 1892an Madrilen argitara emandako La pelota y los pelotaris liburua euskal kirolari dedikaturiko lehenengo idazlana dateke. Pilotaren historiari erreparatzen dio eta hor aurkitzen ditugu antzinako pilotarien izenak, sarritan askoz gehiagorik ez, tamalez.

Perkain eta Azantza iparraldetarrak dira herriaren gogoan dauden lehenbizikoak. Haiekin batera, mende amaieran eta XIX.aren hasmentan, beste izen batzuk ditugu aipatu liburu horretan: Isidro Indart, horren seme Jose Ramon Indart, ezizenez Mitxiko; ondoren Gamio apaiza, Bixente Arantzakoa; gipuzkoarren artean Felix Santo Domingo hernaniarra, Legorretako apaiza, Irazusta, ezizenez Tolosha.

Esku huska[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretiratuak
Egungoak
Ezker paretako pilotalekuan:
Trinketean:

Palan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erremontean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zesta puntan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Egungoak
    • Iñaki Osa Goikoetxea
    • Andoni Arriaga
    • Julen Bereikua
    • Alex Errekalde
    • Eric Irastorza
    • Imanol Lopez
    • Gotzon Enbil
  • Historikoak
    • Katxin Uriarte
    • Txikito Bolibar
    • Joey
    • Txurruka
    • Tximela
    • Ondarres
    • Guilermo

Pilota elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esku huskako pilotakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilota txapelketa nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olympic pictogram Basque pelota.png

Esku huskakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko pilota txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gogoan izatekoa da, hitzez hitz hartuz gero, euskal pilota terminoaren esanahia «euskarazko pilota» dela.
  2. Ander Letamendia Loinaz (2009): Eusko pilota jokoaren jatorria, Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  3. Beasain egunez egun, Beasaingo udal aldizkaria, 2009ko azaroaren 13ko alea
  4. Pierre Sabalo eta Mikel Bringas: «Los orígenes de la pelota. ¿Es vasca la pelota?», Pelota vasca.
  5. «Wilhem von Humboldt: Gaiak», Zumalakarregi Museoaren webgunea. 2010-10-19an eskuratua.
  6. «Bi urte honetan txit jai arratsalde gutxi gelditu zaizkit oharkera hau egitera pilotaleku luzekora joan gabe».
    Juan Ignazio Iztueta (1824): Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira.
  7. «Gaurko egunean Donostiako gazte guzien artean luzeko pillota jokora eresia dakarrenik, eta ongi jokatzen duenik aurkitzen da».
    Juan Ignazio Iztueta (1824): Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira.
  8. «Guziak itz batean aitortzen dute, trinketean sarritan ari dan pillotariari besoa laister erorten zaiona, eta bein ere ezin izan ditekeana luzerako pillotari ona.»
    «Gaitz erdi litzake bada trinketeak irozotzea eta beretan jokatzea, baldin ez balirake luzerako pillotarien galgarriak, eta biztanle guzien ondasunen kaltekoak.»
    «Nor izango da Gipuzkoatarren artean ain zenzu gutxiko gizona, sorra, eta arduragabekoa, ezagutuko ez duena argi eta garbi, zertatik eta nola datorren luzeko pillotarien galera, eta berai begira pozkidaz beterik egongo lirakeanak daukaten atsekabea?»
    Juan Ignazio Iztueta (1824): Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira.
  9. «Piarresek du ihardesten pilota dela jokoetan ederrena, partikularzki pilotariak direnean ari luzean edo errabotera, lehen Perkain Aldudekoa eta Azantza Kanbokoa bezala.»
    Mixel Elizanburu (1889): [http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/ElizanburuMLehenagoko015.htm Lehenagoko eskualdunak zer ziren.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pilota Aldatu lotura Wikidatan