Kobeaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kobeagako haitzulo hileta haitzuloan aurkitutako zeramikazko ontzia eta zintzilikarioa. Bilbon dagoen Arkeologi Museoan erakusten dira.

Kobeaga Bizkaian dagoen kobazuloa da, Ispasteren, Barranka-Goierri auzoan kokatua. Sorginzulo izenez ere ezagutzen da.

1963an aurkitu zen eta hainbat giza aztarna eta tresna agertu dira bertan, horietatik garrantzitsuenak Eneolito garaiko duela 3.500 urteko burezur bat.

Bi hilobiratze-hatu mota bereizi ziren, bat arkaikoagoa, eta bestea berriagoa. I. Brontze Hispanikoaren lehen etapako objektuak dira ugarienak, Kanpaniformea hasten denean[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Apellániz Castroviejo, Juan María; Basabe, José María; Nolte y Aramburu, Ernesto; Altuna Etxabe, Jesús. (1966). «Excavación, estudio y datación por el C14 de la cueva sepulcral de "Kobeaga": (Ispaster, Vizcaya)» Noticiario arqueológico hispánico (10-12): 22–50. ISSN 0078-205X. (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa