Kodetze digital

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kodetze teknikak konputagailu-sare arloan transmisioaren ezaugarriak hobetzeko igorlean eta hargailuan seinale digitalari arauak ezartzeari (kodetu) deritzo.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seinale eta datu digitalak oinarri bandan gordinik igorri beharrean, seinaleari abantailaren bat eransten dion kodetze teknika bat erabiltzea komeni da. Esate baterako Manchester diferentzialak, seinaleari sinkronismoa eransten dio.

Zertarako arauak jarri seinaleari? Bada, hauek lortzeko:

  • Sinkronismoa ezartzeko: Bit bat beste bit-etik bereizteko. Erloju seinale aparte bat jar daiteke baina kostua handitzen eta abiadura moteltzen da. Beste aukera sinkronismoa seinale berean kode baten bitartez eranstea da.
  • Erroreak atzemateko
  • Zaratatik eta interferentzietatik babesteko


Kodetze teknika motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerora itzuli gabe (NRZ: NOT RETURN TO ZERO)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kodetzerik errazena da. “1” adierazteko seinalearen balio positibo bat (+5v) erabiltzen du, aldiz, “0” adierazteko balio negatibo bat (-5v).

Manchester[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seinalearen erdian trantsizioa dago. Honela, goitik beherako trantsizioak “1”-a jakinarazten du eta behetik gorako trantsizioak “0”-a. Trantsizioaren agerpen honek sinkronismorako laguntzen du. Zoritxarrez, Manchester kodetze teknikak desabantaila bat ere badu; kodetze bitar zuzenak behar duen baino bi aldiz banda-zabalera handiagoa behar izatea, pultsuek banda-zabaleraren erdia hartzen dute-eta. Ikusi bestela kodetze tekniken adibidea.

Manchester kodeketaren adibidea

Manchester diferentziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekoaren antzera seinalearen erdian trantsizioak agertzen dira, baina aldaera honetan hasieran ere ager daitezke, “0”-ren kasuan hain zuzen. laburbilduta, “0”-ak bi trantsizio ditu, bat hasieran eta bestea erdian, aldiz, “1”-ak trantsizioa bakarra, erdian hain zuzen. Manchester diferentzialak zarataren kontrako babes hobea eskaintzen du, kontra, makina konplexuagoa izatea behartzen du.

Manchester diferentzialaren kodeketa

Linea kodeketa erabilienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kodetze digital Aldatu lotura Wikidatan