Konputagailu-sare

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Konputagailu-sarea (sare informatikoa ere deitua) bitarteko fisiko (kableak) edo haririk gabeko loturetatik informazioa, baliabideak (DVD-ROM, inprimagailuak etab.) eta zerbitzuak (posta elektronikoa, jokoak, txat etab.) konpartitzen duen konputagailu edota gailu multzo da.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarri oinarrian, sare bat, datuak konpartitzeko elkar konektatutako ekipo bi edo gehiago dira. Ideia izugarria ez dirudi arren telekomunikazioetan eman den aurrerapenik handiena izan da.

Sareak datuak konpartitzearen beharretik sortu ziren. Ekipoak lan izugarriak ekoizten dituzte baina gero ez dute ahalbidetzen datuak arin konpartitzea. Sarerik gabe datuak biltegiratze euskarrietan eramanez konpartitzen zituzten (zintak, disketeak, txartel zulatuak, disko gogorrak etab.). Sarearen beharra arin konturatu ziren.

Sarea erabiltzeko arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inprimagailuak eta beste periferikoak

Sareak heldu baino lehen erabiltzaile bakoitzak bere inprimagailua behar zuen, ploterra eta beste periferikoak. Inprimagailua konpartitzeko modua, inprimagailuaren ekipoa konpartitzea zen.

Gaur egun sareen bitartez, erabiltzaileek datuak eta periferikoak aldi berean konparti ditzakete.

Datuak

Sareak existitu baino lehen, langileak informazio konpartitzeko honako prozedura hauek egin behar zuten:

• Informazio bata besteari esan (ahozko komunikazioa).

• Txostenak idatzi

• Informazioa diskoan jarri eta diskoa beste ekipora eraman eta bertan datuak kopiatu.

Sareak informazio idatziaren beharra murrizten dute eta edozein motatako datuak edozein erabiltzailerentzako eskuragarri egotea ahalbidetzen dute.

Aplikazioak

Sareak testu-prozesadore bezalako aplikazioak berdintzeko erabil daitezke. Honela sare osoan aplikazio eta bertsio berdina erabiltzen ari garela bermatzen dugu.

Gaur egun posta elektronikoa, internet, sare-aplikazioak (Lotus Notes) erabiltzeko sareetan inbertitzen dituzte.


Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare batek dituen abantailak honako hauek dira:

  • Komunikazio maila handitu. Langileak etengabe behar dute informazioa gutunak, fakturak, proiektuak... egiteko. Sare lokalek eskaintzen dituzten zerbitzuak, langile guztiei informazio hau errazteko zuzenduta daude. Enpresa bateko sail desberdinen arteko komunikazio errazten du. Bai enpresako ordenagailuen arteko barne komunikazio arina ahalbidetzen du, zuzenean konektatutako makinen sistemaren konplexutasuna ahaztuz. Baita urruneko gailuen atzipenari esker (router), kanporako komunikazioa aukera hornituz. Adib: barne-posta, urruneko posta, www...
  • Baliabideen kudeaketa zentralizatua. Puntu batetik zehazten dira baliabide baten konfigurazioa eta atzipen baimenak.
  • Produktibitatea handitu. Enpresek hiru baliabide dituzte funtzionatzeko: langileak, ekipoak eta informazioa. Sare batek informazioaren banaketa egokia ahalbidetzen du, lan errepikatuak gutxitzea, informazioa errazago eskuratzea, prozesatzea eta biltegiratzea.
  • Ekipoen kostuak gutxitu. Hardware konpartituz langile askok erabiltzen du baliabide bera, orduan baliabide gutxiago behar dira. Sare baten bitartez inprimagailu bat konparti daiteke 10 langileentzako. Baina hardware bakarrik ez da guztia, software ere konparti daiteke. Ikusi ondoko taula
  • Lan-taldetan behar egiteko aukera. ( groupware: Taldeentzako softwarea. Proiektu bateko erabiltzaile talde bati zerbitzatzen duen sare-software.
  • Dirua aurreztu.


Periferikoak

Disko gogorra

CD-unitatea

Inprimagailua

Modem

Zinta (back up)

Ploterra

Talde-aplikazioak

Datu baseen atzipena

Fitxategiak

Posta elektronikoa

Agenda

Konpiladoreak

Erabiltzaile aplikazioak

Testu-prozesadoreak

Kalkulu-orriak

Datu-baseak

Grafikoak

Komunikazioak


Sare bateko osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nodo (Adabegi): sare-moduko egitura batean, elkarri konektatutako edozein elementu. Adib: ordenagailua, router, sare-inprimagailua, hub, switch, zubia...
  • Lan-estazioa: Sare interfaze baten bitartez sare-zerbitzarira konekta daitekeen edozein ordenagailu edo terminal eta hauei konektatutako periferiko guztiak. Adib: ordenagailua, sare-inprimagailua, router.
  • Zerbitzaria: Beste ordenagailuei zerbitzuak ematen dituen sareko ordenagailua. Adib: fitxategi-zerbitzua, inprimagailu-zerbitzaria, komunikazio-zerbitzaria.

Sareko hardware[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konputagailu-sareen sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datuen noranzkoaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Simplex norabide bakarreko komunikazioa, DTE batek igorri eta besteak jaso (adb: telebista)
  • Half-duplex bi norabideko komunikazioa, une berean DTE batek bakarrik transmititzen du (adb: irrati-amateur )
  • Full-duplex bi norabideko komunikazioa, DTE hartzaileak eta igorleak une berean igorri eta jaso dezakete (adb: telefonoa )

Eremu geografikoaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • LAN: Sare lokal
  • MAN: Hiriko edo metropoliko sarea
  • WAN: Hedadura zabaleko sarea

Funtzionaltasun harremanaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protokolo egituraren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare topologiaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare protokoloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare estandarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IEEE normalizazio erakundeak sareen estandar erabilienak definitu ditu:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konputagailu-sare Aldatu lotura Wikidatan