Telekomunikazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gower telefonoa, Parisko Musée des Arts et Métiers museoan

Telekomunikazioa komunikazioa sortzeko helburuarekin egiten den distantzia luzeko informazio-transmisioa da. Telekomunikazioaren hasierako garaietan ikuste-seinaleak erabiltzen ziren, esaterako itsasargiak, kea, banderak eta heliografo optikoak, edo audio-mezuak, esaterako danbor-hotsak, turutak, txistuak edo oihu ozenak. Elektrizitatearen eta elektronikaren sasoi modernoan gailu elektrikoen erabilera arrunt bilakatu da telekomunikazioa erdiesteko: telegrafoa, telefonoa eta teletipoa, irratia, telebista eta mikrouhinen bidezko komunikazioa, bai eta zuntz optiko bidezkoa, satelite bidezkoa eta abar.

Telekomunikazio elektrikoen lehen urrats nabarmena 1830. urtearen inguruan iritsi zen, telegrafoa garatu zenean. Komunikazio-mota hauek XIX. mendean hasi ziren modu masiboan erabiltzen, eta lehen aldiz kontinenteak elkar komunikatzeko lehen azpiegiturak sortu ziren, itsaso azpiko komunikazio-hariak eraiki zirenean. Hari hauen bidez, hasierako hiru telekomunikazio-mota nagusiak hedatu ziren: telefonoa, telegrafoa eta teletipoa.

XX. mendearen lehen hamarkadan iraultza hasi zen haririk gabeko komunikazioan, Guglielmo Marconi italiarrak haririk gabeko irratiaren garapenean egin zituen aurrerapenei esker. Ondoren beste ikertzaile batzuek beste hainbat esparru garatu zituzten: Samuel Morse (telegrafoa), Alexander Graham Bell (telefonoa), Nikola Tesla, Edwin Armstrong, eta Lee de Forest (irratia), eta John Logie Baird eta Philo Farnsworth (telebista).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Telekomunikazio Aldatu lotura Wikidatan
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.