Komunikazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Komunikazioa informazioa transmititzearen jarduera da. Latinezko communis hitzetik dator, eta etimologiaren aldetik «partekatu» esan nahi du.

Pertsonen arteko ezinbesteko ekintza da: pertsona izateko eta gizartean bizi ahal izateko.

J.I. Basterretxeak honela definitzen du Kultur Aniztasunari buruzko bere liburuaren hasieran (Kultura Aniztasuna eta Gizarte-Komunikazioa, Bilbo, 2002):

Gizakien ahalmen esklusiboa izan arren, komunikazioa bere harreman indibidualak zein kolektiboak garatzeko eta bideratzeko beharrezkoa duen tresna kognitiboa eta azaltzailea da
  • Kognitiboa da mundua ulertzeko balio diolako
  • Azaltzailea da ulertu duen munduari buruzko diskurtsoa eraikitzeko balio diolako

Pertsona bi edo gehiagoren artekon ekintza izanik, askotan bidea (komunikabidea) ekintzarekin nahasten da, edota ordezkatzen ere. Pertsonok elkarri egiten diogun ekintza izatetik, hots mezuak elkarri pasatzea eta eskuratzea, erabiltzen dugun bidearekin nahasten da. Hau da, paperean idazten dena komunikazioa izanik, papera bera komunikazioa izateraino iristen da.

Historia

Historian zehar adiera ezberdinak izan ditu komunikazioak, Yves Winkin autoreak azaltzen duenez:

  • Erromatarren jatorrizko hitza frantsesean agertzen da XIV. gizaldian zerbaitetan parte hartzea adierazteko. Communier hitzarekin zerikusia zuen, komulgatu aditzarekin konjugatuz.
  • Baina XVI. mendean transmititu esanahia hartu zuen, adibidez gaixotasun bat komunikatu adierazteko, egoera biribil batetik (elkarrekin edukitzetik) funtzio lineal batera pasatuz (batak besteari pasatu).
  • XVIII. mendean garraiobideen garapenagatik, singularra plural bihurtzen da Komunikazioak garraiobideekin nahastuz: errepideak, ubideak, trenbideak...
  • XX. gizaldian zinema, prentsa, irratia, telebista eta beste komunikabideak Komunikazioa akaparatu dute, emaile batek sortutako mezua hartzaile askori (masa bati) helarazteko eskema sortu arte.
  • Azken urteetan Zibernetikari esker, harreman dinamiko batekin begiratzen hasi da komunikazioa, parte hartzearen ideia berreskuratuz. 1970. urtean Grand Robert delakoaren hiztegian "zerbaiten funtzionamenduan parte hartzen duen harreman dinamikoa" agertzen da, zientziazko hiztegietan sartuz.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Komunikazio Aldatu lotura Wikidatan