Konbergentzia estokastiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Konbergentzia estokastikoa: dado bateko puntuen batez bestekoa 3.5 da; epe laburrera emaitzen batez bestekoa 3.5eko batez bestekotik aski urrun izan daiteke, baina epe luzera ziurtasun handiz erakutsiko du 3.5 baliorako joera edo konbergentzia.

Probabilitate teorian, konbergentzia estokastikoa zorizko aldagaien segida batek limitean duen joera aztertzen duen arloa da. Konbergentziaren azterketa funtsezkoa inferentzia estatistikoan, lagin handietan zenbatesleek dituzten propietateak aztertzean kasu. Konbergentzia modu asko daude, limiteko joerak nola definitzen diren; horrela, banaketazko konbergentzia eta probabilitatezko konbergentzia bereizten dira, besteak beste. Limitearen teorema zentrala, zenbaki handien legea eta bestelako teoremek ezartzen dituzte konbergentzia estokastikoaren emaitzak, zorizko aldagaiek segidak betetzen dituen baldintzen arabera. Konbergentzia estokastikoaren oinarri teorikoak XIX. mendean eta batez ere XX. mendearen lehenengo zatian garatu ziren, matematika-tresna zorrotzak erabiliz eta Andrei Kolmogoroven eskutik besteak beste.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.