Lagin (estatistika)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Estatistikan, populazio batetik aukeratutako elementu multzoa da lagina, populazioaren adierazgarri, berauen gainean datuak jaso eta aztertuz populazio osoari buruzko zenbait ezaugarri edo parametro zenbatetsi edo hurbiltzeko erabiltzen dena. Horrela, ohizkoa da, lagineko datuen gainean, zenbatesleak kalkulatzea, parametroak kuantifikatzeko. Adibidez, 5 ikaslek osatutako lagin batean, lortutako kalifikazioak (5,4,3,2,1) direlarik, batezbestekoa 3 da, ikastetxe osoko ikasleek osatzen duten populazioko batezbestekoaren zenbatesle gisa erabiltzen dena.

Lagin-tamaina eta errore estatistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lagina batetik populazio osorako ondorioak zabaltzean, errore bat sortzen da. Eskuarki, lagin-tamaina edo lagina osatzen duten elementuen kopurua zenbat eta handiagoa, errorea orduan eta txikiagoa izango da (eta alderantziz).

Errorea bi eratara kontrola daiteke: aurrez ezarritako errore-maila baterako hartu beharreko lagin-tamaina finkatuz edota lagin-tamaina finko bati dagokion errorea kalkulatuz. Inferentzia estatistikoari dagokio errore honen azterketa, neurketa eta kontrola.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]