Lehia perfektu

Wikipedia(e)tik
Konkurrentzia perfektu» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lehia perfektua edo lehia perfektua merkatu batean parte-hartzaileek produktu homogeneo baten prezioa ezartzeko bezainbesteko botererik ez dutenean sortzen den egoera da. Lehia perfekturako baldintzak zorrotzak direnez, izatekotan gutxi dira konkurrentzia perfektuko merkatuak. Hala ere, enkante erako zenbait merkatutako saltzaile eta erosleak hurbil litezke lehia perfektura. Paretoren efizientzia duen ekonomia baliabideen esleitze bat denez, lehia perfektuak beste merkatu egiturak kontrastatzeko balio duen erreferentzia puntutzat balio du.

Baldintza teorikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehia perfektuko merkatu batek honako baldintza hauek bete behar ditu:

  • Saltzaile eta erosle kopuru handiak izatea: merkatuan saltzaile txiki asko izanez gero, ezingo du inork prezioetan eraginik izan. Eskatzaile eta eskaintzaile ugari izateak, izan ere, horietako bakoitzak merkatu osoaren aldean prezioaren gain oso eragin txikia izatea dakar.
  • Enpresek produktu homogeneoak saltzea merkatuan, eroslea axolagabea izan dadin erosterako orduan, zein saltzaileri erosi berdin izango zaiola. Saltzaileen produktuak berdina dira, alegia, eta horrela eroslea saltzaile batengatik bestearengana aldatzen da inongo oztoporik gabe. Ondorioz, ondasunak ezberdintzen dituzten markak ez dira existitzen edo ez dira kontuan hartzen, eta ez dago ordeko ondasunik.
  • Enpresek eta kontsumitzaileek informazio osoa eta doakoa izatea. Parte-hartzaile guztiek jakin dezaten zein baldintzetan jokatzen duen merkatuak.
  • Sartzeko edo irteteko hesirik ez izatea, ez eta birsalmenta egiteko arazorik ere. Horrek enpresa parte-hartzaile guztiak edozein mementotan merkatu batera sartzeko eta irteteko aukera ematen du. Enpresek edozein unetan utz diezaiokete produktu bat ekoitzi eta saltzeari, inongo oztoporik gabe.
  • Ondasun eta faktoreen mugikortasun perfektua.
  • Salerosketa kosturik gabe, hau da, ez direla ez erosleak ez enpresak ondasunen salerosketaren kostuetan erortzen. Hau garrantzitsua da, ez baitago ezberdintasunik enpresa bat edo bestea aukeratzeko orduan kostu aldetik.