Konstituzio-kontrakotasuneko errekurtso

Wikipedia, Entziklopedia askea

Konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa lege, lege-indarra duten arau-xedapen edo egintzen aurka modu ofizialean argitaratzen diren egunetik aurrera aurkez daitekeen errekurtsoa da. Konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa aurkez daiteke autonomia-estatutuen nahiz Estatuko beste edozein legeren aurka ez ezik, Estatuak edo autonomi erkidegoek lege-indarra emandako arau-xedapenen aurka, nazioarteko itunen aurka eta ganbarek emandako erregelamenduen aurka ere.[1] Espainian konstituzioaren 161. eta 162. artikuluek arautzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2014]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.