Konstruktibismoaren epistemologia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Konstruktibismoaren epistemologia edo konstruktibismoa pentsamendu filosofikoa da, zientziaren ezagutza zientzialariek eratua dela eta berez mundutik ez datorrela dioena. Hau da, konstruktibismoaren ikuspuntutik, gure irudipenak, gure ezagutzak eta haiek egituratzen dituzten kategoriak gizakien ulermenaren ekoizpenak besterik ez dira, ez dute errealitatea zehatz-mehatz islatzen. Hortaz, positibismoaren kontrakoa da, horrek argudiatzen baitu benetako ezagutza bakarra zentzumenen esperientziatik datorrela.

Konstruktibismoa, XX. mendearen erdialdean garatu arren, haren sustraiak lehengo filosofiatik datoz. Hala, Kantek, esaterako, adierazi zuen errealitatea ez dagoela behatzailetik kanpo, baizik eta adimenak berak sortzen duela nolabait.

Kontruktibismoak objektibismoa kritikatzen du, gizakiek kanpoko errealitatea (norberaren adimenetik kanpo dagoen errealitatea, hots) ezagutzea ez daukatelakoan. Izan ere, errealitatea gizakien pentsamendutik kanpo egon badago ere, haren gaineko ezagutza edo esanahia beti gizakien ekoizpena edo konstrukzioa da.