Errealitate

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Errealitatea (latineko res-tik, gauza) gauzen egoera diren bezala da. Literalki, erreala edo benetakoa dena. Zentzu zabalagoan, den guztia sartzen da errealitatearen barruan, atzeman edo ulertu ezin bada ere. Hala, batzuetan ezereza ere sartzen da errealitatean.

Errealitatearen mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errealitatea mugagabea ez da, baina muga horiek ezartzea, irrealitatetik bereiztea alegia, ez da erraza. Descartesek errealitateari mugak jartzen lehenengoetakoa izan zen. Izan ere, zentzumenak fidagarriak ez direnez, egia fidagarri bakarra cogito ergo sum delakotik abiatuta atzeman daiteke. Beraz, adimena da errealitatearen abiapuntua eta gainerako guztia handik eratorritako pentsamenduak dira, kanpoan baliokiderik izan behar ez dutenak.

Kantek, bere aldetik, fenomenoa (zentzumenek atzemandakoa) eta numena (dagoena zentzumenez aparte) bereizten zituen. Benetako errealitatea atzeman dezakegunaz haratago joan daiteke, baina ezin da jakin, hain zuzen ere berez helezina delako. Ikertzen ahal den errealitate bakarra fenomenoena da, baina aldez aurreko adimen kategoriek (espazioa, denbora edo unitatea, esaterako) mugatua. Gainerakoa, metafisikaren alorra da.

Mekanika kuantikoa garapenaren barruan, Werner Heisenbergek ziurgabetasunaren printzipioa enuntziatu zuen 1927an. Printzipio horrek dioenez, muga bat dago aldi berean partikula baten posizioa eta higidura-kantitatea zehazteko. Hau da, behatzaileak eragina dauka behatuaren gainean. Ziurgabetasunaren printzipioak baldintzatu zituen ezagutzeko ahalmenaren teoriak XX. mendearen bigarren erdian, hala nola dekonstrukzioa.