Kontrafagot

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kontrafagota.

Kontrafagota zurezko haize-instrumentua da, mihi bikoitzekoa. Kontrafagotaren erregistroa fagotarena baino zortzidun bat beheragokoa da.

Tutu koniko luzea du, eta, jotzeko, lurrean bermatzen da hagatxo batez. Heckelek hobetutako kontrafagotak 5 metro inguruko hodia du, lau aldiz tolestua eta muturra beherantz zuzendua du, fagotak ez bezala. Soinu baxu ederrak ditu. Esan ohi denez, Georg Friedrich Händelek sartu zuen lehenengoz Ingalaterran. XIX. mendean hasi zen orkestran erabiltzen. Beethovenek sarritan erabili zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kontrafagot Aldatu lotura Wikidatan