Kornadu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafar kornadua, 1757an egina, Fernando VI.aren erregealdian.

Kornadua edo korradua[1] kobrezko diru zaharra da, balio gutxikoa.[2] Nafarroako Erresuman oso erabilia izan zen Aro Modernoan, eta marabedi erdiaren balioa zuen.[3] Balio gutxiko gauzen metafora gisa agertzen da euskarazko esamolde batzuetan, hala nola, "ez dit izango kornadu baten ajolarik"[1] edo "korradu bat ez du balio".[4][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Kornadu. Orotariko Euskal Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-9).
  2. Kornadu. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-9).
  3. de Francisco Olmos, José María. La moneda navarra en la Edad Moderna, problemas documentales. Revista general de información y documentación, ISSN 1132-1873, ISSN-e 1988-2858, Vol. 10, Nº 2, 2000, dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-9).
  4. Perurena, Patxi. Txintxin txintxin diruaren hotsa. Plazara, 5. zenbakia, 1986, andima.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-9).
  5. Korradu-belarra zinez balio handirik ez duen belarra da?. irulegikoirratia.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-9).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]