Fernando VI.a Espainiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fernando VI.a

Fernando VI.a Borboikoa (Madril, 1713ko irailaren 23Villaviciosa de Odon, 1759ko abuztuaren 10), ezizenez Zuhurra edo Zintzoa, Espainiako erregea zen 1746tik hil arte.

Aita Filipe V.a eta ama Maria Luisa Gabriela Savoiakoa zituen. 1729an Badajozen Barbara Bragançakoa ezkondu zuen.

Bere erreinaldia hasi zenean, Espainia Austriako Ondorengotzaren Gerran sartuta zegoen, 1748ko Aachengo Bakean bukatu zuena. Elisabetta Farnese eta bere aholkulari italiarren eragina bukatu behar zuen. Behin bakea lortuta, kanpoko harremanetan neutraltasunari lotu zion barneko gaietan sakontzeko. Bere erreformak Ensenadako markesa, frankofiloak eta Jose de Carvajal y Lancaster anglofiloak bultzatu zituzten, elkarren kontra aritzen zuten bitartean. Gero Ricardo Wall zuen ordezkari berria. 1749ko abuztuaren 30ean, Fernando VI.ak ijitoen aurkako pogroma agindu zuen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando VI.a Espainiakoa Aldatu lotura Wikidatan
  1. (Gaztelaniaz) Gómez Alfaro, 73. orr