Kostuen kontabilitate

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kostuen kontabilitatea edo kontabilitate analitikoa enpresaren jarduerako kostuak aurrekusi, sailkatu, erregistratu eta kontrolatzeko kontabilitate-sistema bat da. Enpresaren baitan gertatzen diren eragiketei buruzkoa denez, barne kontabilitatea ere deitzen zaio. Kostuen kontabilitatearen bitartez, enpresak bere baitan dituen ekoizpen-prozesua hobeto ezagutu, inefizientzia-puntuak hauteman eta azken prezioa modu egokiagoan zehaztu ahal izango du. Kostuen kontabilitatean, bi motako kostuak bereizten dira: kostu zuzenak, jarduera edo produktu bati zuzenean eslei daitezkeenak, hala nola, produktu bat ekoizteko erabili den lehengaiaren balioa; eta zeharkako kostuak, produktu edo jarduera jakin batekin zuzenean lotu ezin daitezkeenak, hala nola, lantegi osoko argindar-kontsumoa eta administrazio-kostuak.


Kontabilitatea Artikulu hau kontabilitateari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.