Krema frijitu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Krema frijitua

Krema frijitua azkenburuko bat da, esnekien atalaren barruan sartzen dena. Esne frijitua eta krema frijitua errezetak jende ugarik nahasi egiten ditu. Bien argeko desberdintasun nagusia zera da, esne frijituaren oreak ez duela arrautza edo gorringorik ematen, aldiz krema frijituarenak bai.

Krema frijituaren kasuan pastel krema lodiago bat da oinarri, hau hozten utzi ondoren, karratuetan moztu, irin eta arrautzetan bildu eta frijitu egiten da. Azukre eta kanela hautsa gainetik jarriz amaitzen da.

Krema frijitua egiterako garaian pastel kremarekin alderatuz komeni izaten da gari-irin pitin bat gehitzea honen glutenak hozten denean gorputz gehiago emango bai dio ondoren maneitu beharko dugun oreari.

Krema frijitu errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20 krema inguru egiteko

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ekilore olioa: 10 ml.
  • Esnea: Litro 1.
  • Kanela: Zotza 1/2.
  • Arto irin findua: 90 g.
  • Gari-irin: 30 g.
  • Gorringoa: 3.
  • Arrautza: 3.
  • Azukrea: 100 g. eta 200 g. artean gustuen arabera.
  • Gurina: 10 g erretilua margotzeko.
  • Irina eta arrautza: Arrautzaztatzeko.
  • Ekilore olioa: 300 ml., krema frijitzeko.
  • Kanela hautsa eta azukrea: Bakoitzaren gustura, kremei gainetik botatzeko.

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kremaren orea aterako dugun erretilua olioz margotu.
  2. 8 ml. esne, kanelarekin 5 minutuz egosi bere lurrina har dezan eta epeltzen utzi ondoren iragazi.
  3. Beste ontzi batean, arto irin findua eta gari-irina, aparte dugun esne hotzetan disolbatu.
  4. Pertz batean arrautzak gorringoak eta azukrea irabiatu eta honi, irin disolbatua gehitu.
  5. Kanela lurrina duen esnea irakiten jarri eta arrautzarekin prestatu dugun orea poliki-poliki gehitzen joango gara, hagatxoarekin nahasten den bitartean.
  6. Krema irakiten hasitakoan eta eragiteari utzi gabe 5 minutuz egosi. Aldez aurretik margotu den erretilura aterako dugu, 1,5 cm-ko loditasuna emanez. Gainetik gurinarekin margotu.
  7. Ore hau ondo hozturik dugunean, 5x5 cm.-tako karratuak moztu, irin eta arrautzetan pasa eta frijitu.
  8. Zartaginetik paper xurgatzailea duen erretilu batera atera, eta hoztu aurretik azukre eta kanela hautsa nahasia gainetik bota.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

gastronomiavasca.net/eu/gastro

Sukaldaritza_liburua/Azala