Kudeaketa estrategiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kudeaketa estrategikoa ingurune lehiakor eta aldakor batean enpresa bat hazi, garatu eta aurrera eramateko burutu beharreko kudeaketa-jardueren multzoa (plangintza, antolakuntza, zuzendaritza eta kontrola) da. Kudeaketa kontzeptu orokorraren aldean, kudeaketa estrategikoak enpresaren ingurune dinamikoari begiratzen dio batik bat, konkurrentzia hartzen du kontuan bereziki eta enpresako akziodun eta bestelako eragile edo stakeholder direlakoen onespena lortzearen helburua nabarmentzen du. Kudeaketa estrategikoa 1960ko hamarkadan sortu zen eta Igor Ansoff, Michael Porter eta Henry Mintzberg izan dira horretan ekarpenak egin dituzten kudeaketa-aditu zenbait.


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.