Kung fu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kung-fu mendebaldean Txinako borroka-arteak izendatzeko erabiltzen den terminoa da. Txinan erabiltzen den terminoa Wushu (: gerra; Shù: arte; “Gerrako edo Borrokako Arteak”) da. Taiwanen Kuoshu (Guoshu) bezala ezagutzen da.[1].

Hala ere, kung-fu terminoa, denborarekin, ahalegin eta dedikazioa eskainiz, jasotako trebetasuna bezala definitzen da. Horregatik ez da bakarrik borroka-arteei dagokien terminoa, ahalik eta hobekien egiten saiatzen garen beste edozelako ekintzari ere esaten zaio. Borroka-arteak izendatzeko erabiltzearen ohitura, mendebaldeko herrialdeekiko harremanengatik sortu zen.


Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

kung-furen jatorrizko izena 'Wu Shu' zen eta 'Gerrako artea' esan nahi zuen, baina "kung-fu" esamoldeak ordezkatu zuen "maisutza" esanahia ere bazuelako. Gaur egun, "kung-fu" terminoa Txinako borroka-arte tradizionala aipatzeko erabiltzen da, "Wushu" terminoa, aldiz, kung-fu modernoaren kirol-sistemari dagokio, hau da, olinpiadetara zuzenduta dagoen ahalegin handia eskatzen duen kirola.

Kung-fua ezaguna egiteko oso garrantzitsua izan zen: a) Bodhidharmaren agerpena (Ta-Mo txineraz), eta b) (jackie chan) Bruce Leek filmeen bidez eman zion entzutea.

Kung-fuaren arte zaharrean badago, eskuaren bitartez, aurkariari eztarria ateratzeko teknika bat. Mugimendu hori "tigrearen atzaparra" izenez da ezaguna. Ez da nahitaezkoa izaten eztarria ateratzea, aurkaria hil edo larriki zauritu dezakeen kolpe bat nahikoa izaten da. Kung-fu txapelketetan debekatuta dago teknika hori erabiltzea, eta, defentsa pertsonal gisara erabiltze ere legez kontrakoa da arriskutsuegia delako.


Beste estilo batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tao Yang Chuan
  • Shaolin Kung-fu
  • Kung-fu "Defentsa Pertsonal"
  • Bugai pai
  • lung ying kuen

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kung fu Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Yang, Jwing-Ming. (1989), The root of Chinese Chi kung: the secrets of Chi kung training, Yang's Martial Arts Association, ISBN 0-940871-07-6 .