Bruce Lee

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bruce Lee
Bruce Lee
Bruce Lee aktorea Brandon besoetan duela.
Datu pertsonalak
Izen osoa Lee Jun-Fan (李振藩; pinyin: Lǐ Zhènfān)
Jaio 1940ko azaroaren 27a
San Frantzisko, Kalifornia (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 1973ko uztailaren 20a
Hong Kong (Hong KongHong Kong)
Lan nabarmenenak The Big Boss
Fist of Fury
Way of the Dragon
Enter the Dragon
Webgunea www.bruceleefoundation.com
IMDB IMDBko fitxa

Bruce Jun Fan Lee (txineraz: 李振藩, 李小龍; pinyin: Lǐ Zhènfān, Lǐ Xiăolóng) (San Frantzisko, 1940ko azaroaren 27a – Hong Kong, 1973ko uztailaren 20a) Estatu Batuetan jaiotako txinatar-hongkongdar borroka-arteetan maisua, filosofo, aktore eta Jeet Kune Do borroka-artearen sortzailea izan zen. XX. mendeko borroka-arteen itzal handiena duen maisutzat eta ikono kulturaltzat hartua izan da[1]. Brandon Lee eta Shannon Lee aktoreen aita izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lee San Frantziskon jaio bazen ere, Hong Kongen bizi zen nerabezaro bukatu arte. Bere Hong Kongen eta Hollywooden ekoiztutako filmek Hong Kong borroka-arteen filmen itzala handitu zuten, Mendebaldean txinatar borroka-arteen ezaguera zabalduz.

Lee, txinatarrentzat batez ere, ikono kultural bihurtu zen, bere filmetan aberriaren harrotasuna ordezkatzen zuelako[2]. Txinatar borroka-arteak praktikatzeari ekin zion (Kung fu), Wing Chun batez ere.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993an bere bizitzan oinarritutako Dragon: The Bruce Lee Story ("Dragon: Bruce Leeren Istorioa") filma estreinatu zen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Chinese Gung-Fu: The Philosophical Art of Self Defense" (1963)
  • "Tae Kwon Do" (1973)
  • "Bruce Lee's Fighting Method" (1978)

Filmagintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere estatua, Hong Kongen.

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Jatorrizko titulua Ingelesezko titulua Pertsonaia
1941 Golden Gate Girl Umea
1946 The Birth of Mankind
1948 Fu gui fu yun Wealth is Like a Dream
1949 Meng li xi shi Sai See in the Dream Yam Lee
1950 Xi lu xiang My Son, Ah Chung Lee Siu Lung
1951 Ren zhi cue Infancy Ngau
1953 Qian wan ren jia
1953 Fu zhi guo Father's Fault
1953 Ku hai ming deng The Guiding Light
1953 Ci mu lei A Mother's Tears
1953 Wei lou chun xiao In the Face of Demolition
1955 Gu xing xue lei
1955 Gu er xing
1955 Ai Love
1955 Ai xia ji Love Part 2
1955 Er nu zhai We Owe It to Our Children
1956 Zhia dian na fu
1957 Lei yu The Thunderstorm
1960 Ren hai gu hong The Orphan Ah San
1969 Marlowe bera Winslow Wong
1969 The Wrecking Crew bera Borroka koreografoa
1971 The Big Boss Fists Of Fury Cheng Chao-an
1972 Fist of Fury The Chinese Connection Chen Zhen (陳真)
1972 The Unicorn Palm Borroka koreografoa eta cameo
1972 Way of the Dragon Return of the Dragon Tang Lung
1973 Enter the Dragon bera Lee Jauna
1978 Game of Death bera Billy Lo
1979 Game of Death II Tower of Death Billy Lo

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. TIME 100: "Bruce Lee"
  2. Dennis, Felix eta Atyeo, Don "Bruce Lee King of Kung-Fu" Straight Arrow Books (1974) ISBN 0-87932-088-5

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Bruce Lee