L'eggs

Wikipedia, Entziklopedia askea
L'eggs
Datuak
Motamarka erregistratua
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Agintea
JabeaHanesbrands
Historia
Sorrera1969

L'eggs Ameriketako Estatu Batuetako Hanes multinazionalak 1969an sortu zuen panti marka bat da. L'eggsek pantiak saltzeko era berritzaile bat abian jarri zuen. Batetik, pantiak arrautza itxurako plastikozko ontzitan merkaturatzen hasi zen. Bestetik, bere produktuak botiketan eta janari-dendetan jarri zituen salgai. Markaren izena hankak (ingelesez: legs) eta arrautzak (ingelesez: eggs) ingelesezko hitzen arteko hitz-jokoa da. Gainera, logoaren "g" letrek bi txita edo bi arrautza irudikatzen dituzte.

L'eggsek berehalako arrakasta lortu zuen, konkurrentziako hainbat markei nagusituz. Erosleek arrautza itxurako ontziak eta pantiak etxetik gertuko dendetan erosteko aukera izatea atsegin baitzituzten. Laster arrautza itxurako ontziak eskulanak egiteko apaingarri, haurrentzako jostailu edota bildumagai bihurtu ziren. Produktu-lerroaren arrakastak 1970eko eta 1980ko hamarkadetan zehar jarraitu zuen. 1990eko hamarkadan pantien erabilerak behera egin zuen nabarmen, bulegariek janzkera kasuala hartu zuten heinean. Hortaz, geroz eta emakume gutxiagok janzten zituzten pantiak lanerako. Hamarkada horretan ere, L'eggsek pantiak arrautza itxurako plastikozko ontzitan saltzeari utzi zion. Horren ordez, kartoizko zilindro itxurako ontzitan saltzen hasi zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]