Lá (egunkaria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

"Lá Nua" edo "Lá" egunkari irlandarra zen, gaeleraz egindako garrantzitsuena. Izenak "Egun berria" esan nahi du.

Belfasten zeukan kazetak egoitza nagusia, "Belfast Media Group" taldeak argitaratutakoa. Halaber, MIDAS elkarte europarraren kidea zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1980ko hamarkadan sortu zuten. Bost zuzendari izan zituen, lehenengo zuzendariak Gearóid Ó Cairealláin eta Eoghan Ó Néill izan ziren. Gainerakoak Ciarán Ó Pronntaigh, Concubhar Ó Liatháin eta azkenik Dónall Mac Giolla Chóill (2008ko otsaila-abendua tartean).

2008 urrian, argitaratzeari utziko ziotelaren berri eman zuten. Izan ere, Irlandako gobernuak irlandar hizkuntza sustatzeko duen Foras na Gaeilge erakundeak La egunkariari ematen zizkion dirulaguntzak bertan behera geratuko zirela esan zuen. Erakunde honen arabera, zirkulazioa eta praktikotasuna eskasa zen. Azkenengo zenbakia 2008ko abenduaren 19an izan zen. Hainbeste hilabeteetan interneten eskeini zituzten beraien artikulu zaharrak baina gaur egun interneten ere zaila da egunkari honen aztarna aurkitzea.



Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]