La Oreja de Van Gogh

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
La Oreja De Van Gogh
La Oreja de Van Gogh 01.jpg
Datuak
Jatorria Euskal Herria Donostia, Euskadi, Espainia
Musika mota Pop
Urteak 1996 - gaur egun
Diskoetxeak Sony BMG, Columbia
Webgunea www.laorejadevangogh.com
Taldekideak
Pablo Benegas
Alvaro Fuentes
Haritz Garde
Xabi San Martin
Amaia Montero (1996-2007)
Leire Martínez Otxoa (2007-gaur egun)

La Oreja de Van Gogh 1996an unibertsitateko lau ikasle batu eta musika taldea sortzea erabaki zutenean Donostian sortutako musika talde bat da.. Gaztelaniaz abesten dute. Dibertsio moduan hasi ziren, beste talde batzuen bertsioak jotzen (U2, Pearl Jam, Nirvana adibidez).

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beraien ibilbide musikala 1996. urtean hasi zen. Hasiera batean, Pablo Benegasek, Alvaro Fuentesek, Xabi San Martinek, Haritz Gardek eta Amaia Monterok osatzen zuten. Azken honek, taldearen hasieratik konpositorea eta abeslaria, taldea utzi zuen bere ibilbidea bakarrik jarraitzeko asmotan 2007an. 2008.urtetik Leire Martinez da taldeko abeslaria.

Nahiz eta Pop estiloko talde bezala identifikatu, donostiar talde honek baeraien bost diskoetan hainbat estilo nahastu ditu.

Ospea, Latinoamerika, AEB eta Europako hainbat herrialdetan, Frantzia eta Italia, zabaltzen da.

Zenbait herrialdeetan lehenengo postura iristea lortu dute kanta hauen bidez: "El 28", "Cuéntame al oído", "Cuídate", "París", "La Playa", "Pop", "Puedes contar conmigo", "20 de enero", "Rosas", "Muñeca de trapo", "Dulce Locura", "En mi lado del sofá", "El ultimo vals", eta "Inmortal".

La oreja de Van Gogh-ek 8 milioi disko saldu ditu eta Espainiako taldeen artean disko gehien saldu dituen taldea izan da XXI. lehenengo hamarkadan. Zenbait sari garrantzitsu ere irabazi izan ditu: Grammy Latinoa, MTV Europa...

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira taldeko kideak:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran taldeak ez zuen abeslaririk. Maketa bat egitea erabaki zutenean, konturatu ziren abeslari bat behar zutela, taldekoen ahotsak ez baitziren oso onak. Pablok Amaia ezagutu zuen afari batean, eta taldeko abeslari izatea proposatu zion. Egun batzuk pasatuta, proba bat egin zuen eta berehala erabaki zuten Amaia taldeko abeslaria izango zela. Horrela hasi zen orain arte La oreja de Van Gogh bezala ezagutu den taldea. Lehenengo kontzertua Donostian eman zuten, “El moro” tabernan, tabernaren jabea Amaiaren laguna zen-eta. Artean taldeak ez zuen izenik, eta “Los sin nombre” bezala aurkeztu ziren. Orduan izen baten beharra ikusi zuten, eta “La oreja de Van Gogh” izena jarri zioten taldeari.

Donostiako V Pop-Rock lehiaketan parte hartu zuten. Horretarako maketa bat grabatu eta epaimahai baten aurrean aurkeztu zuten. Ez zuten saririk lortu, ordea. Hala ere, beraien maketa hainbat irratitan hasi zen entzuten. Hurrengo urteari begira maketa hobe bat hasi ziren prestatzen, eta maketa berri horri esker, Donostiako VI. Pop-Rock lehiaketa irabazi zuten. Sari horrek izugarri lagundu zien, abestiak gehiago hasi ziren-eta entzuten.

Maketa hainbat diskoetxetara bidali zuten, baina ez zuten erantzunik jaso, Sony Music diskoetxetik dei bat jaso zuten arte. Abesti gehiago nahi zituzten entzun, eta beraiek gezurra esan behar izan zuten. Ez zuten abesti gehiagorik, baina baietz esan zuten. Bi astean abesti gehiago sortu behar izan zuten, presaka, lehenbailehen aurkezteko. Emaitza bikaina izan zen, eta bete zuten beraien ametsa. Madrilera joan ziren bere lehenengo diskoa grabatzera. Alejo Stivel izan zen beraien ekoizlea, eta Mikel Erentxun eta Txetxo Bengoetxearen partehartzea izan zuten. Azkenean, 1998ko maiatzaren 18an kaleratu zuten “Dile al sol” diskoa.

Hortik aurrera, La Oreja de Van Gogh taldeak arrakasta izugarria izan du. Lau disko kaleratu ditu, 6 milioi kopia baino gehiago saldu ditu mundu osoan, eta hainbat sari eskuratu ditu. Gainera, ehunka kontzertu eman ditu mundu osoan. 2007ko azaroaren 19an La Oreja de Van Gogh taldeak jakinarazi zuen komunikatu baten bitartez, Amaia Monterok taldea utziko zuela eta bere ibilbidea bakarlari gisa jarraituko zuela. Hala ere, La Oreja de Van Gogh taldeko gainontzeko kideek taldean segitzeko asmoa agertu zuten eta horrela Leire Martínez errenteriar abeslaria bildu zitzaien.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dile al Sol (1998)

  • Promozio singleak:
    • "El 28" (1998)
    • "Soñaré" (1998)
    • "Cuéntame Al Oído" (1998)
    • "Pesadilla" (1999)
    • "Dile Al Sol" (1999)
    • "Qué Puedo Pedir" (1999)
    • "El Libro" (1999)
    • "La Estrella Y La Luna" + Déjate Llevar (1999)
  • Saltzeko singleak:
    • "El 28" -> El 28 + Déjate Llevar
    • "Cuéntame al Oído" -> Cuéntame al Oído + El tiempo
    • "Dile al Sol" -> Dile al sol + Pesadilla + Déjate Llevar´+ Multimedia Pista
    • "El Libro" -> El Libro + Que Puedo Pedir + La estrella y la luna

El viaje de Copperpot (2000)

  • Promozio singleak:
    • "Cuídate" (2000)
    • "París" (2000)
    • "La Playa"
    • "Pop" (2001)
    • "Soledad" (2001)
    • "Mariposa" (2001)
    • "Tu Pelo" (2001)
    • "La Chica Del Gorro Azul" (2002)
  • Saltzeko singleak:
    • "Cuídate" -> Cuídate + Mariposa + Los Amantes del Círculo Polar (2000)
    • "La Playa" -> La Playa + París + Cuídate + Tic Tac + Multimedia Pista (2001)
    • "Soledad" -> Soledad+ Pop`+La Playa + Mariposa + Multimedia Pista (2001)

Lo que te conté mientras te hacías la dormida (2003)

  • Singleak:
    • "Puedes Contar Conmigo"
    • "20 De Enero"
    • "Rosas"
    • "Deseos De Cosas Imposibles"
    • "Vestido Azul"
    • "Geografía"
    • "Historia De Un Sueño"
    • "Bonus Track"
  • Saltzeko singleak:
    • "Puedes Contar Conmigo" -> Puedes Contar Conmigo + Coronel + Puedes contar conmigo maketa + bideoa
    • "20 de Enero" -> 20 de Enero + Flash
    • "Rosas" -> Rosas + Bonustrack Remixes
    • "Deseos de Cosas Imposibles" -> Deseos de cosas imposibles
    • "Vestido Azul" -> Vestido Azul + París
    • "Geografía" -> Geografía + Dernier Rendez-Vous Pablo Villafranca-rekin
    • "Bonustrack Remixes" (4 Remix)

Paris (2004)

    • Promozio singleak:
      • Dernier Rendez-Vous (Paris) Pablo Villafrancarekin
      • Puedes Contar Conmigo

Guapa (2006)

  • Singleak:
    • "Muñeca De Trapo" (2006)
    • "Dulce Locura" (2006)
    • "Perdida" (2006)
    • "En Mi Lado Del Sofá" (Más Guapa) (2006)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: La Oreja de Van Gogh Aldatu lotura Wikidatan