La Panneko Hiru Egunak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

La Panneko Hiru Egunak (ofizialki KBC-Driedaagse De Panne-Koksijde) Belgikan, Mendebaldeko Flandria probintziako La Panne hiriaren inguruan ospatzen den etapakako txirrindularitza lasterketa bat da.

1977tik etenik gabe ospatu da urtero, Flandriako Tourra baino lehen. Proba hau hiru egunetan banatutako lau etapaz osatua dago. Lasterketaren azken egunean, goizetik iraupen proba bat egiten da, eta jarraian, gutxi gora-behera hamar kilometro inguruko erlojupeko bat.

Eric Vanderaerden da proba honetan garaipen gehien lortu dituena, bost aldiz irabaziz, horietako lau jarraian.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]