Flandriako Tourra
| Flandriako Tourra | |
|---|---|
| Ronde van Vlaanderen | |
| Eskualdea | |
| Data | Apirila |
| Modalitatea | Errepidea |
| Mota | Egun bakarreko lasterketa |
| Lehiaketa | UCI ProTour |
| Historia | |
| Lehen edizioa | 1913 |
| Edizio kopurua | 95 (2011n) |
| Lehen irabazlea | |
| Azken irabazlea | |
| Garaipen gehien | (Hiruna garaipen) |
Flandriako Tourra (Nederlanderaz: Ronde van Vlaanderen, Frantsesez: Tour des Flandres) Flandrian udaberrian, apirileko lehenbiziko igandean, jokatzen den egun bakarreko txirrindulari lasterketa profesionala. Lehen edizioa 1913an izan zen eta 1915-1918 artean, Lehen Mundu Gerra zela eta, baino ez da jokatu gabe gelditu.
Milan-San Remo, Paris-Roubaix, Lieja-Bastogne-Lieja eta Lonbardiako Giroarekin batera txirrindularitzako bost monumentuetako bat da.
Oso ibilbide ikusgarria da. Aldapa labur baina tente ugari dago, askotan galtzadarrizko zola dutenak (Hormak deituak). Oso ospetsuak dira Koppenberg, Muur Kapelmuur (frantsesez: Mur de Grammont) eta Bosberg hormak.
Eduki-taula |
[aldatu] Ibilbidea
1998tik lasterketa Brujasen hasi eta, Oostende eta Torhout-en zehar, Kortrijk-erantz joaten da. Gero Flandriako muinoak zeharkatzen ditu eta amaiera Meerbeken izaten du. Ibilbide zehatza urtero aldatzen da. 250 km inguruko ibilbidean, 15-20 horma (nederlanderaz: hellingen) eta 20 km galtzadarri izaten dira. Hormak ez dira luzeak, baina bai tenteak, eta gehienek galtzadarrizko zola dute. 2011n hauek izan ziren 18 hormak:
| Zenbakia | Izena | Km | Zola | Luzera (m) | Malda (%) |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | Tiegemberg | 70 | asfaltoa | 750 | 5,6 |
| 2 | Nokereberg | 80 | galtzadarria | 350 | 5,7 |
| 3 | Rekelberg | 127 | asfaltoa | 800 | 4 |
| 4 | Kaperij | 139 | galtzadarria | 1000 | 5,5 |
| 5 | Kruisberg | 154 | asfaltoa | 1875 | 4,8 |
| 6 | Knokteberg | 164 | asfaltoa | 1100 | 8 |
| 7 | Oude Kwaremont | 171 | galtzadarria | 2200 | 4,2 |
| 8 | Paterberg[1] | 175 | galtzadarria | 400 | 12,5 |
| 9 | Koppenberg | 181 | galtzadarria | 1100 | 7,6 |
| 10 | Steenbeekdries | 187 | galtzadarria | 820 | 7,1 |
| 11 | Taaienberg | 190 | galtzadarria | 800 | 4,2 |
| 12 | Eikenberg | 194 | galtzadarria | 1250 | 5,8 |
| 13 | Molenberg | 209 | galtzadarria | 463 | 7 |
| 14 | Leberg | 216 | asfaltoa | 700 | 6,1 |
| 15 | Valkenberg | 225 | asfaltoa | 875 | 6,1 |
| 16 | Tenbosse | 232 | asfaltoa | 450 | 6,9 |
| 17 | Muur-Kapelmuur | 242 | galtzadarria | 1075 | 9,3 |
| 18 | Bosberg | 246 | galtzadarria/asfaltoa | 980 | 5,8 |
[aldatu] Irabazleen zerrenda
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Paterberg lasterketarako berariaz egindako errepidea da.
- ↑ Lehen Mundu Gerra zela eta 1915etik 1918ra bertan behera utzi zen.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Nederlanderaz), (Frantsesez), (Ingelesez) Flandriako Tourraren webgune ofiziala
- (Frantsesez) Les-sports.info: Tour des Flandres, présentation et palmarès