Johan Museeuw
| Informazio pertsonala | |
|---|---|
| Izena | Johan Museeuw |
| Ezizena | De Leeuw van Vlaanderen (Flandriako lehoia) |
| Jaiotza data | 1965ko urriaren 13a |
| Jaiotza herria | Varsenare |
| Jaiotza herrialdea | |
| Kirol informazioa | |
| Egungo taldea | Erretiratua |
| Modalitatea | Errepidea |
| Rola | Ordokilaria, esprinterra |
| Trebetasuna | Klasikomanoa |
| Profesional taldea(k) | |
| 1988-1989 1990-1992 1993-1994 1995-2000 2001-2002 2003-2004 |
AD Renting Lotto MG Maglificio Mapei Domo-Farm Frites Quick Step |
| Garaipen nagusiak | |
Txapelketak |
|
Johan Museeuw (Varsenare, Belgika, 1965ko urriaren 13a) belgikar txirrindulari ohia da. 1988 eta 2004 artean profesionala izan zen eta 104 garaipen lortu zituen. 1990eko hamarkadako txirrindulari hoberenetako bat izan zen. Flandriako lehoia ezizenez ezagutzen zitzaion.
Lehenbiziko urteetan esprinterra zen. 1990eko Frantziako Tourrean bi etapa irabazi zituen, Eliseo Zelaien hiribideko helmugakoa barne. Denborarekin, ordea, klasiketan nabarmentzen hasi zen. Paris-Roubaix hiru aldiz irabazi zituen eta Flandriako Tourra beste hirutan. Munduko Txirrindularitza Kopan bi aldiz nagusitu zen, 1995 eta 1996an. Urte honetan Munduko Txirrindularitza Txapelketa irabazi zuen Luganon.
2004an Belgikako Txirrindularitza Federazioak zigortu zuen doping kasu batean nahasirik zegoelako[1]. 2007an, zeharka bada ere, bere azken urteetan dopatu zela onartu zuen [2].
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Berria.info: Museeuw, Planckaert eta Peers zigortu dituzte
- ↑ Berria.info: Bere azken urteetan zintzo ez zuela jokatu aitortu du Museeuwk