La Seine (abestia)
La Seine (abestia) | ||||
---|---|---|---|---|
Vanessa Paradisen eta Matthieu Chediden singlea eta kanta | ||||
Egilea(k) | Vanessa Paradis eta Matthieu Chedid | |||
Argitaratze-data | 2011 | |||
Jatorrizko herrialdea | Frantzia | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | pop musika | |||
Hizkuntza | frantsesa | |||
Diskoetxea | Barclay eta Universal Music Group | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | A Monster in Paris (en) | |||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Matthieu Chedid | |||
Bideoa | YouTube | |||
Vanessa Paradisen eta Matthieu Chediden kronologia | ||||
|
"La Seine", euskaraz "Sena ibaia", Vanessa Paradis eta Matthieu Chedid bikoteak abestutako abestia da. Lana 2011ko ekainaren 27an plazaratu zen eta arrakasta handia izan zuen. Abestia Matthieu Chedidek idatzi eta konposatu zuen Un monstre à Paris filmarako. Vanessa Paradisen 29. single diskoa izan zen.
Bideoklipa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abestiaren bideoklipa Bibo Bergeronek egin zuen eta 2012ko Victoires de la musique sarietan bideoklip onenaren saria eskuratu zuen.[1]
Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abestiak bertsio batzuk ezagutu ditu:
- 2015ean: Joseph Chedidek zuzenean eta, ondoren Louis, Matthieu, Joseph et Anna Chedid musika-diskoan jaso zuen.
- 2015ean: Vanessa Paradis Sean Lennonekin grabatu zuen filma Ingalaterran aurkezteko.[2]
- 2013an: Matthieu Chedidek bere biran abestu zuen.
- Scala and Kolacny Brothers abesbatzak abestu du eta Et si on était des anges albumean grabatu zuen.
Abesti homonimoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
"La Seine" izenburua Flavien Monodek (hitzak) eta Guy Lafargek (musika) osaturiko abesti baten izenburua izan zen lehenik, Renée Lamyk sortua eta Pathé zigiluak 78 rpm disko batean banatua. 1948an Deauville Abesti saria irabazi zuen. Lina Margy, Joséphine Baker, Jacqueline François, Maurice Chevalier[3] eta Colette Renardek ere abestu dute.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ www.youtube.com/watch?v=iEtWJ8SHzi0
- ↑ https://www.youtube.com/watch?v=JDjedjfCFUA
- ↑ https://www.youtube.com/watch?v=AE64CJH_g_I
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Frantsesez):Abestia filmaren irudiekin You Tuben.
- (Frantsesez):Abeslarien bertsioa You Tuben.
- (Frantsesez)(Gaztelaniaz):Abestiaren hitzak.