La Maladie de Sachs (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea


La maladie de Sachs 1999ko frantziar pelikula da, Michel Devillek zuzenduta eta Martin Wincklerek idatzitako eleberrian oinarriturik.

Sinopsia

Dr. Bruno Sachs doktoreak bakarrik lan egiten du Frantziako herri txiki batean. Lanean errukitsua eta dedikazio handikoa dela ematen du, baina pribatuan bere lanarekin ez dago pozik eta paziente gehienak ez ditu gustuko. Diru-sarrerak handitzeko, abortuak egiten ditu ondoko herri batean. Hor Pauline Kasser emakume gaztea ezagutuko du, eta harremana hasiko dute.

Aktoreak

  • Albert Dupontel, Bruno Sachs Dr.
  • Valérie Dréville, Pauline Kasser
  • Dominique Reymond, Leblanc andrea, medikuaren idazkaria
  • Cécile Arnaud, Bailly andrearen auzokidea
  • Etienne Bierry, M. Renard
  • Catherine Boisgontier, neba galdu duen emakumea
  • Nathalie Boutefeu, Viviane, zerbitzaria
  • Jean-Claude Bourbault, infartua duen gizona
  • Delphine Brimbeuf, emakume gazte haurduna
  • Christine Brücher, Annieren ama
  • Michelle Brûlé, garbitasun handiko emakumea
  • Béatrice Bruno, Angèle Pujade
  • Gilles Charmot, Georges
  • Denis Chérer,jatetzeko zerbitzaria
  • Pierre Diot, gizona gel anestesikoarekin.

Sariak

Donostiako Zinemaldian zilarrezko maskorra lortu zuen 1999an, zuzendari onenari Michel Devillerentzat.

Ikus, gainera

Kanpo loturak