La vita è bella

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:38, 23 urtarrila 2016

La vita è bella (euskaraz "Bizitza ederra da") Roberto Benigni italiar zinema zuzendariaren filma bat da.

Sariak

Zazpi Oscar Sarietarako izendatua izan zen, azkenik hiru sari bereganatu zituelarik: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Roberto Benigni), Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria eta Soinu banda onenaren Oscar Saria (Nicola Piovani).

Bestalde, 1998ko Canneseko Zinemaldian ere sari nagusia irabazi zuen.

Argumentua

Benignik bere filma fabula gisa definitzen du: Guidok bere emaztea izango den Dora nolabait erakartzen saiatzen da. Urteetara Giosué izeneko seme bat dute, Guidok jolasak asmatzen dizkiolarik. Zoritxarrez aita-semeak nazi kontzentrazio esparru batean sartzen dituzte. Han, Guidok semeari bertako lan gogorra eta tratu txarrak joko bat direla sinistaraziko dio, jokoaren saria 1000 puntu lortu ezkero tanke bat irabaztea dela esanez. Ideia honekin, Guidok semeari kontzentrazio esparruko bizimodu latza ezkutatu eta haren bizitza jasangarriagoa egitea lortzen du.

Filmarako hautatutako musikak bere nolabaiteko ipuin giroa ahalbideratzen du: izatez, pertsonaia bakoitza filman agerpena egitean heuren berezko doinua dutelarik (bikotearen doinua, mutikoaren doinua, etab.).

Aktoreak

Kanpo loturak